Nafar Gobernuak AHTko lanak mantentzeko apostua aurrean Sustrai Erakuntzak maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldira joateko animatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun. Bai trenari, AHT-rik ez. Jarraian manifestaldiren komunikatua eta gure kidea den Pablo Lorenteren bideoa aurkezten dugu (erderaz):
Sustapen ministerioak esan berri du eraikitzea egokitzen zitzaion Nafarroako korridorearen zatiak ez direla egingo. Horren ordez, daukagun trenbidea eguneratuko da, dauden bi errailen erdian hirugarrena ezarrita. Era honetan, trenek, bai zabalera iberikoa bai nazioartekoa, erabili ahalko dute, eta bide batez, 2.200 milloi euro aurreztuko dira finantza publiko penagarrieentzat. Pozten gaitu erabaki zentzudun horrek.
Hala ere, Nafarroako Gobernu burugogor honek jarraitu nahi du eraikitzen AHT-ko línea berri bat, dagoenaren paraleloan, bakarrik Castejon eta Iruñaren artean (estatuarekin sinatu zuen hitzarmenaren dagokion zatia). Horrek gastu itzela dakar (675 milloi euro) eta txikizioa ingurumenarako (Ebro ibaia Castejonen, Aragoi eta Argaren ibar-basoak Marcillan, Erriberri eta Tafallaren arteko Plano Mendía, Tafalla eta Puiuren arteko Baldetina, etabar).
Duela urte batzuk behi lodien garai batean bizi ginen, gero behi argalak etorri ziren eta orain, zalantzarik gabe, behi eroen garaian gaude, bestela, zer da ez hegoaldetik ez iparraldetik inolako loturarik gabeko AHT-ren 68 km-ko zati bat egitea, erokeria bat ez bada?.
Gainera haien eskualdeetarako zerbitzu ematen duten Tafallako eta Castejongo geltokiak desagertuko lirateke ibilbide luzeko trenetarako. Horregatik, eta obrak hasi berriak daudenez, unea aprobetxatu behar dugu obren berehalako geldiera eskatzeko eta proiektuaren aldaketa egungo trenbidea egokitu ahal izateko. Horretarako, zentzugabekeria hau gelditzeko, maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldi bat prestatu dugu. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun leloarekin. Bai trenari, AHT-rik ez.
Atxikimenduak:
- Fundación Sustrai Erakuntza
- Red de Elect@s de Navarra a favor del Tren y en contra del TAV / Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien Sarea (mas de 350 elect@s de Navarra)
- Plataforma por el tren social de la Ribera
- Lurra
- Gurelur
- Astigarro (Asociación por la defensa de la naturaleza en la Valdorba / Orbaibarko naturzaleak)
- ANAN (Agrupación navarra de amigos de la Naturaleza)
- 3 Mugak Batera (Grupo opositor a la incineradora de Olazti)
- Ecologistas en Accion / Ekologistak Martxan
- Alnus (Asociación Naturalista Marcillesa)
- Plataforma Vecinal de Etxabakoitz
- Grupo contra el TAV de Barañain
- Mugitu Mugimendua
- AHT Gelditu Iruñerria
- ELA
- LAB
- CGT
- ESK
- STEE-EILAS
- SASOIA
- EHNE
eta beste eragile sozial eta politikoak.