NAFARROAKO AHT-REN EGITASMOARI BURUZKO EZTABAIDA
Nafarroako Prestazio Handiko Trena (AHT), behar dugun trena?
Eguna: 2015ko apirilaren 23a. Ordua: 19:00 h.
Lekua: Katakrak aretoan (Kale Nagusia, 54, Iruñea).
Gonbidatuak: EH Bildu, Equo, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra, Podemos – Ahal Dugu, PPN, PSN, UPN.
Orain arte konfirmatu dutenak: EH Bildu (Xabi Lasa), Equo (David Marzo), Geroa Bai (Manu Ayerdi), I-E (Marisa de Simón), Podemos – Ahal Dugu (Ruben Velasco) eta PSN (Bernardo Ciriza).
Mahai-inguruari buruzko bideo bat ikusi Xaloa Telebistaren webgunean.
Nafarroako Prestazio Handiko Trenaren (AHT) egitasmoaren eraikuntza gaurkotasun handia duen gaia da. Orain arte egindako zatiak hauek dira: Kadreita – Alesbes 8 kilometroko tartea bukatuta dago jadanik, eta bukatzear dago ere Kastejon – Kadreita beste 8 km. tartea. Orduan, esan dezakegu oraindik AHTko lanak hastear daudela.
Sustrai Erakuntza Fundazioak, hau bezalako egitasmo erraldoi batek eragiten dituen inpaktu ekonomiko, sozial eta ekologikoak direla eta gizarte eztabaida eta parte-hartzea bultzatzeko sobera arrazoi dagoela uste du. Gaur egun, AHT-ren inguruan galdera ikur eta zalantza asko dagoela eta erakundeak ez direla gizartea behar adina informatzen ari iruditzen zaigu. Aldi berean, kezkaz sumatzen dugu murrizketa sozialak areagotzen ari diren garai hauetan (hezkuntzan, osasunean, kultura, zerbitzu sozialetan, etab…) egitasmo honen aldeko apustua egiten den, beharrezko diren arlo sozialak bazter batera utziaz.
Horregatik, Nafarroan AHT-a behar dugun edo ez dugunaren inguruan eztabaida publikoa antolatu dugu ostegun honetarako, apirilaren 23a, arratsaldeko 19:00etan, Katakrak aretoan (Kale Nagusia, 54, Iruñea). Eztabaida honetan parte hartuko duten alderdiak, hala nahi badute bederen, hauek izango dira: UPN, PP, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Podemos – Ahal Dugu, eta Equo.
Hizlari bakoitzak 10 minututako epean moderatzaileak luzatuko duen honako galderari erantzun beharko dio:
- Zein da AHT-ri buruzko zuen alderdiaren iritzi ofiziala?
- Zure alderdi politikoak hurrengo Nafar Gobernuan sartuko balu, AHT-ren lanarekin jarraituko luke edo lanak gelditzeko apustua egingo luke?
Alderdien ordezkarien azalpenen ondoren eta herritarren parte-hartzea eta eztabaida bultzatze aldera, galdera erronda eta eztabaidari aukera irekiko zaio bertan izango diren pertsonen artean.
SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
www.fundacionsustrai.org eta www.sustraierakuntza.org
sustrai@fundacionsustrai.org