
Lizarraldea Bizirik – Pueblos Vivos sareak “Lizarraldea Bizirik-eko Ostegunak” jardunaldiak antolatu ditu. Gai garrantzitsuei buruzko hausnarketara eta elkarrizketara gonbidatzen duten hitzaldiak dira, hala nola trantsizio energetikoa, estraktibismoa, nekazaritza-abeltzaintza, klima-aldaketa, militarismoa, datu-zentroak eta beste hainbat gai. Mintzaldi horietan aipatutako gaiak sakon ezagutzen dituzten pertsonek parte hartuko dute, eta Lizarraldeko herri txikietan egingo dira: Larrion, Aritzala, Arroitz, eta Oteitzan. Hauxe da jardunaldien programa osoa:
¿Qué cambia(r) cuando el clima cambia?
Hizlariak:
– Peio Oria (Klima fundazioa).
– Mirian Otxotorena (Artzaina Iturgoienen).
Urriak 8 osteguna, 18:30, Arizalako Deierriko Ostatuam, Kale Berria, 30.
Proyectos mineros, territorios en lucha
Hizlariak:
– Ester Montero (Lurgorri Plataforma).
– Antonio Aretxabala (geologoa eta zientifikoa).
– Omar Montes (Nekazari Indigenen Mugimendu Zapatista).
Urriak 15 osteguna, 18:30, Larriongo Ludotekan.
¿Hacia donde va la transición verde oliva y digital?
Hizlariak:
– Gonzalo Fernández eta Gorka Marija (OMAL).
– Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza fundazioa).
Urriak 22 osteguna, 18:30, Arroitzko Kultur Etxean, Iturri Kalea, 14.
Centros de datos: el lado oscuro de la nube
Hizlariak:
– Iker (Araba Bizirik).
– Irene Sanz (No es Sequía, es Saqueo, de Aragón).
– Rikar Azpillaga (Oteitza Bizirik).
Urriak 29 osteguna, 18:30, Oteitzako Kultur Etxean, Idoia Kalea, 34.
Jardunaldi hauetako lau hitzaldiak bukatzean, eta egitarauari aldarrikapen ekitaldi batekin amaiera emateko, mobilizazio eguna ere egingo da Lizarran, manifestazio batekin. Azaroaren 7an, larunbata, izango da, goizez, eta honako jarduera hauek egingo dira:
– 11:00-12:30, lurraren defentsan diharduten plataforma eta kolektiboen mahai informatiboak. San Joan Plaza (Foruen Plaza).
– 13:00, manifestazioa. Irteera eta helmuga: San Joan Plaza (Foruen Plaza).
– 14:30, bazkaria. Menua: Entsalada mixta, paella eta postrea (aukera beganoa): 15€. Haur menua: espageti: 8€. Tiket salmenta guneak: Andosilla (Lito Taberna), Arroniz (Conservas Iturri), Lizarra (Ametsa, Berri, Ekolore, Ino, Katxetas), eta Oteitza (Estanco Alfredo), edo kontu zenbaki hau bidez: ES47 0049 2866 4225 1404 5189. Izena emateko epea azaroak 4a bukatzen da.
