Kontuz AHTrekin! Genero-desberdintasuna ziztuan garraiatzen duen trena

    es 21 Ots 2019 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Testu hau behean agertzen diren talde feministek sinatu dute. Nafarroako AHTa, eta batez ere bere Iruñeko geltokia eta Etxabakoitz urbanizazio osoa, genero ikuspegitik ez dela aztertu salatzen du. Sustrai Erakuntza fundazioak azken xehetasunak borobiltzen ari du gertaera honek epaitegietara eramateko…

    Prestazio Handiko Trena (AHT) zentzugabekeria izugarria da. 200 km Nafarroan zehar eta 4.000 miloi euroko kostuarekin, eraikuntza honek gure bizitzetan zauri mingarriak eragiten ditu:

    • Ingurumenean bueltarik gabeko kalteak sortarazten ditu, lur biziak, urak eta ekosistemak suntsituz.
    • Lurraldeen arteko desoreka areagotu egiten du, hiriguneen mesedetan eta herri askoren eta eskualde ertainen kalterako.
    • Desberdintasun sozialak gehitzen ditu, denon aberastasuna enpresari handien poltsikoetan jarriz
    • Hurbileko trenak desagerrarazten ditu, hain zuzen ere, pertsonak, herriak eta eskualdeak lotzen dituena. Halaber, ezerezean uzten du errepideko garraioari alternatiba garatzea.
    • Egungo trenbidea eta baliabideak hobetzeko aukera bazterrean uzten du alferrik.

    Azken finean, AHTa suntsipenaren eta xahubidearen proiektua da, zaintzaren, berrerabileraren eta hobekuntza sostengagarriaren erabat kontrakoa delarik.

    Bai, dena hori AHTa, baina emakumeentzako are okerragoa da. Bortxakeria patriarkala eta kapitalistaren beste adierazpide bat gehiago da. Proiektu honek isilarazi eta ikustezin bihurtzen gaitu. Emakumeok traba bat baina ez gara haien negozioetarako.

    BESTE BEHIN ERE GURE GORPUTZEN ETA BIZITZEN GAINETIK ERABAKITZEN DUTE

    Zein bide eskaini digute gure interesak, beharrak eta kezkak ezagutzeko? Zeinek hartu ditu erabakiak?

    BESTE BEHIN ERE ETXEKO ETA ZAINTZA LANAK EMAKUMEEN BIZKAR JARRI DITUZTE:

    Zeinek aztertu ditu 4.000 miloi euro zementuan gastatzearen ondorioak, osasunan, hezkuntzan, zerbitzu publikoetan eta mendekotasunean inbertitu beharrean?

    GURE BIZI BALDINTZAK OKERRAGOTZEN DITU:

    Zeinek aztertu du nola mugitzen garen emakumeok? Zergatik emakumeok gehiengoa gara hurbileko trenak erabiltzeko orduan? Zeinek baloratu du tren elitistaren prezioaren eragina gure joan-etorrietan emakumeok garenean soldata eta pentsio txikien ditugunak? Zeinek aztertu du zer ekar dezakeen hurbileko trena ez garatzeak, edo geltokiak ixteak edo tren zerbitzuak murrizteak?

    INPOSAZTEN GAITUZTE NOLA ERABILI BEHAR DUGUN ESPAZIO PUBLIKOA:

    Zeinek aztertu du zer dakarren Iruñeko egungo tren geltokia ixteak eta Etxabakoitzen geltoki berri bat egiteak?

    Boterearen kudeatzaileek ez dute aurreko galderak erantzun nahi izan. Une oro, inposaketaren alde egin dute. AHTa saldu nahi izan digute proiektu neutro bat balitz bezala, interes orokorraren izenean.

    Espainiako eta Nafarroako gobernuek aurrera darraite patriarkatu kapitalistak eragindako desberdintasunak eta prekarietateak are gehiago sakonduz. Ez dute sikiera kontuan hartzen proiektu honen genero eragin ezberdina emakumeak eta gizonezkoen artean.

    Haien lotsagabekeria iristen da muzin egitera haiek onartutako legeei: edozein proiektuk, arauk, plan urbanistikok, lurralde antolaketaren garapenak… ekarri beharko lukete genero eraginaren azterketa, eta horren arabera, neurri zuzentzaileen proposamena. Gure ustez, egungo AHTren proiektua hainbat urradurez josita dago:

    1. Nafarroako Gobernuak ez du bete 14/2004 Foru Legeak ezartzen duena, zeinaren arabera, aurreproiektuak, legegintzako foru dekretuak eta xedapen arautzaileak, eta baita gobernuari dagozkion plan eta programarekin batera, sexuen araberako eragin-txostenak beharko lirateke. Konpromezu hau publikoa da, Nafarroako Gobernuaren web orrialdean agertzen dena, eta Etxabakoitzeko urbanizazioaren planarekin ere bete behar dena.
    2. Etxabakoitzeko Udalerrien Gaineko Plan Sektorialak, 2015eko maiatzean onartua, ez du sexuen araberako eragin txostenik. Beraz, ez du legea betetzen. Egungo Nafarroako Gobernuak legalki erantzun beharko luke Epaitegietan. Are gehiago, jarrera hau dela medio, etikoki ere erantzun beharko luke Nafarroako jendartearen aurrean.
    3. Aldi berean, Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetan bultzatu eta sustatu egin duen AHTren proiektuan ez da genero perspektibarik agertzen.

    Horrenbestez, guk, emakume feministok, AHTaren aurka egiten dugu:

    1. Proiektu hau emakumeon bizkar egina dagoelako: ez ditu gure beharrak kontuan hartzen; ez ikusiarena egiten du proiektu honek ekartzen dituen desberdintasunen aurrean eta ez ditu neurri zuzentzaile bakar bat ere planteatzen berdintasuna bermatzeko.
    2. Eraikuntza enpresen eta ustelen poltsikoak betetzen dituen bitartean, genero desberdintasuna areagotzen duelako, gure bizi baldintzak okerragotuz eta gure hitza eta borondatea isilaraziz.
    3. Legeak ezartzen duen genero eragina aztertzeko beharra betetzen ez duelako. Hau erabat salagarria da kontuan hartzen badugu Espainiako eta Nafarroako gobernuek feministatzat eta berdintasunaren defendatzailetzat aurkezten direla.
    4. Genero berdintasuna ez delako Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren kontu huts bat. Genero berdintasunak, helburua egiazkoa izanen bada, isla izan behar luke hartzen diren erabaki politikoetan, ekonomikoetan, aberastasunaren banaketan eta lurralde antolaketan.

    Ez Abiadura Handiko Desberdintasunaren trenari!

    Bai Tren Publiko, Soziala eta Berdinzaleari!

    Ondorengo Nafarroako talde feministek atxikimendua zabaldu dute manifestuari (momentuz):

    • Bilgune Feminista
    • FARRUKAS
    • Altsasuko Feministak
    • Bullerak
    • Zikutak
    • Emakume Internazionalistak
    • Oneka Euskal Emakume Pentsiodunen Plataforma