Eragozpen fiskala gastu militarrari, Sustrai Erakuntzan ere

    es 6 Mai 2021 - Sustrai Erakuntza fundazioa, Tresnak

    Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala Estatuarekin egitura militarra mantentzeko gastuetan ez laguntzean datza, Errentaren Aitorpena (PFEZ) egitean desobeditze aktiboa eginez. Jarraian, Eragozpen Fiskaleko Nafarroako Batzordetik bidali den liburuxka aurkezten dizuegu, hura egiteko jarraibideekin eta Defentsara bideratzen den dirua desbideratzeko taldeen gomendioekin, horien artean Sustrai Erakuntza.

    Zer da Eragozpen Fiskala?

    Gastu militarraren aurkako Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina Desobedientzia Zibileko ekimen antimilitarista eta zibiko bat da, Nafarroan 1985etik aurrera sustatzen dena. Kanpainaren helburua da botere publikoak bultzatzea gure dirua gehiago ez inbertitzera armada eta gerra kontuetan.

    Nola egiten da?

    Errentaren aitorpena egitean (PFEZ), esleitu ezazu zenbateko sinboliko bat GERRAREN AURKAKO EKIMEN ZIBILAK izenpean. Estatu osoko proposamena 1 € ematea da, baina beste zeinahi kantitate ere eman dezakezu: 84, 50, 30 edo 10 euro. Kantitate hori erreklamatzea ere badaukazu, “itzultzera” ateratzen bazaizu aitorpena.

    Zenbateko hori nahi duzun kolektiboaren banku-kontuan sar dezakezu, kontzeptuan “Eragozpen Fiskala” adierazita.

    ARGIBIDE PRAKTIKOAK

    1) Aitorpena paperean egiten baduzu, 7. orrian tatxatu behar duzu “Ceuta, Melilla y otras deducciones”, eta ondoan idatzi “eragozpen fiskala” eta eragozpenari esleitzen diozun kantitatea.

    2) Bankuan, Internet bidez edo Ogasunaren egoitzan egin nahi baduzu:

    • Errefusatu bidaltzen dizuten aitorpen-proposamena.
    • Bilatu 574 epigrafea “Ceuta, Melilla y otras deducciones” eta jarri ezazu zenbat eman nahi duzun. Programak berriro kalkulatuko dizu ordaindu edo itzuli beharreko zenbatekoa.
    • Gorde ezazu Eragozpenerako eman duzun diruaren ordainagiria eta, aitorpena bidaltzen baduzu, haren kopia erants ezazu.
    • Idatz ezazu eskutitz bat gastu militarrarekin ados ez egoteko dituzun arrazoiak azalduz eta erantsi hori aitorpenari, edo guri bidali, eta guk guztiak batera entregatuko ditugu, ekitaldi batean, kanpainaren amaieran.
    • Bidal iezaguzu, posta-bidez, eman nahi duzun kantitatea eta aukeratu duzun proiektua.

    INFORMAZIO GEHIAGO:
    www.antimilitaristas.org
    objecionfiscal.info
    objecionfiscal@noalasguerras.org

    GURE TALDE PROIEKTUA 2021:
    Ehun urte dira Gerraren aurkako erresistenteen Internazionala sortu zela. Lanean aurrera jarraitzen du, gerrak salatzen, preso dauden kontzientzia eragozleei laguntza eskaintzen, indarkeriarik eza sustatzen, etab. Nazioarteko txostenak prestatzen ere aritzen da.
    GURE TALDE PROIEKTUAREN KONTUA: Laboral Kutxa 3035 0039 32 0390047056

    BANKA ARMATUA PROIEKTUA:
    SETEM, JM Delàs Bakearen aldeko Ikerketa Zentroa, RETS eta Observatorio de la Deuda en la Globalización (ODG)-Globalizazioaren garaiko Zorraren Behatokia erakundeek sustatzen dute industria militarrean parte hartzen duten finantza-erakunde horiek salatzeko eta kontzientzia astintzeko asmoz abiarazitako ekimen hau. www.bancaarmada.org.
    Triodos Bank: ES81 1491 0001 23 2006812925

    ERAGOZPEN FISKALAREN DIRUA DESBIDERATZEKO BESTE PROPOSAMEN BATZUK:

    • Talde Ekologistak: Ekologistak Martxan (Lizarra edo Iruñea), Ecologistas en Acción (Tutera), Lurra, Acción Clima Elkartea, etab.
    • Mugarik Gabe, Mundubat, Oxfam, Mugarik Gabeko Medikuak, etab.
    • PAH
    • Errefuxiatuak babesten dituzten kolektiboak: Helpna, Open Arms, Zaporeak, Iruña Acoge, etab.
    • Ingurumenaren aldeko taldeak, hala nola Sustrai Erakuntza.
    • Nafarroako hazien sarea.
    • Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea.
    • Bakezaleak: Erriberako poligonoaren aurkako asanblada.
    • Feministak, zure auzoko bizilagun elkartea, kulturalak, kiroletakoak, osasun publikoaren aldekoak, etab.