
Jakin berri dugu Palacio de Arosteguia S.M. enpresa sustatzaileak Baztango zazpi lagunen aurkako epaiketa saihesteko akordio saiakerak zapuztu dituela.
Jarraitu irakurtzen
Jakin berri dugu Palacio de Arosteguia S.M. enpresa sustatzaileak Baztango zazpi lagunen aurkako epaiketa saihesteko akordio saiakerak zapuztu dituela.
Jarraitu irakurtzen
Duela gutxi, Europako Batzordeak izaera estrategikoa eman berri die Europako hainbat lurraldetako erauzketa-proiektuei. Helburua da trantsizio energetiko eta digitalerako zein industria militarrerako estrategikotzat jotzen diren mineralak azkarrago lortzea. Proiektu estrategikotzat jotzeak ustiapen-baimenen tramitazio bizkorra ahalbidetzen du, eta tokian tokiko herrien parte-hartze eraginkorra eragozten du.
Jarraitu irakurtzen
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide nagusia. Argi dago bi gai horiek lotura estua dutela.
Jarraitu irakurtzen

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Y grekoaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko gintuzketenak eta gainditu beharko genituenak, eta ez AHTren aldeko politikarien arteko zigorren, azpijokoen eta engainuen liburuxkarekin gehiago distraitzen aritu.
Jarraitu irakurtzenEuskal Herria Bizirik sareak Lurraren Defentsan “Euskal Herria ez dago salgai” lelopean antolatu duen manifestazioaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak bere atxikimendua adierazi eta parte hartzera animatu nahi du. Hona hemen horretara bultzatzen gaituzten arrazoiak:
Jarraitu irakurtzen

• Ecologistas en Acción taldeak, Sustrai Erakuntzak eta Bal d ‘Onsellako eta Erreniegako Potasa Meategien aurkako Plataformak justiziaren erritmoak errespetatzea eskatu dute, eta Gealcali enpresa, Mina Mugaren sustatzailea, gobernu autonomiko eta zentralari egiten ari zaien presio-neurrien aurka agertu dira.
Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Fundazioak bat egiten dugu, larunbat honetan, otsailaren 15ean, 12:00etan, Diputaziotik AHT Gelditu Nafarroak antolatutako manifestazioarekin. Honako leloa du manifestazioak: “AHTak esklabo bihurtzen gaitu. progresoaren k-AHT-eak hautsi”
Jarraitu irakurtzen
Behin eta berriz salatu dugun bezala, gaur egun energia berriztagarriak biltzeko eta elektrizitatea bihurtzeko proiektuek izaera espekulatiboa dute. Modu opakuan garatzen ari dira, inolako plangintza demokratiko eta ekologikorik gabe. Enpresen onura esklusiboa baino ez da saritzen, herritarren beharren eta ingurumen-babesaren gainetik.
Jarraitu irakurtzen