“Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena” izenburua duen txostena aurkezten dugu hemen. Testu luzean Nafarroako gaurko errealitate energetikoa aztertu eta ondoren gaur egungo krisi energetikoa irtenbidea emateko zenbait gako proposatzen ditugu. Txosten osoa PDF formatuan (erderaz) hemen lortu dezakezu, eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan ere. Eta artikulu osora joaten baduzu, Katakraken aurkezpenerako ekitaldian eman dugun prentsa oharra irakurri dezakezu, txotenaren laburpen bezala balioko duena, eta bideo, audio, argazki, presentazioak eta abar… Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak
AHT-ren lanek legez kanpo jarraitzen dute
Abiadura Handiko Trenaren lanek aurrera jarraitzen dute lege betebeharrei muzin eginez. Proiektua 2004. urtean onartu zen, baina lanak 2011ra arte ez ziren hasi. Ordurako, ingurumen inpaktuaren ebaluaketa bertan behera zegoen, besteak beste, araudi espainarrak ematen zion bost urteko iraunaldia pasatua baitzegoen, aldez aurretik eguneratua izan gabe. Hala, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak erantzun zion pasa den udan Sustrai Erakuntza Fundazioak jarritako helegiteari. Epaiak argi eta garbi deklaratu zuen aipatutako ingurumen inpaktuaren ebaluaketaren iraungipena eta baliogabetasuna. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Gobernuak ez ditu epai judizialak betetzen
Artikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak): Jarraitu irakurtzen
AHTari buruzko informazioa ezkutatzeagatik zigortu dute Nafar Gobernua
Herritarrek abiadura handiko tren proiektuari buruz informazio publikoa jasotzeko eskubidea ez betetzeagatik eta informazioa ezkutatzeagatik zigortu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gobernua. Sustrai Erakuntza fundazioak jarritako helegiteari arrazoia eman dio epaitegiak, eta onartu du gobernuak ez duela errespetatu edozein herritarrek egitasmo horren inguruan informazioa jasotzeko duten eskubidea. Nafarroako Gobernuak AHTari buruzko proiektuaren inguruan duen ingurugiroako informazio guztia eman beharko dio Sustrai Erakuntza Fundazioari, auzitegi aginduta. Hilabeteko epea eman dio horretarako, zabaldutako sententziaren bidez (pdf artxiboa, 174 Kb). Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak Europako Parlamentuan azaltzea eskatu du Kastejongo zentral termikoaren arazoa argitzeko
Kastejongo zentral termikoak gaur egun legez kanpokoak dira, Erriberako Zentral gehiagorik Ez Plataformak bultzatu dituen errekurtsoen ondoren. Errekurtso hauek Plataformaren aldeko lau sententzietan ebatzi dira. Hala ere, epaitegietako erabaki hauek ez dute Zentralen erabilera gelditu ezta hauek sortzen dituzten giza eta ingurumen inpaktuak ebatzi. Plataformak, Sustrai Erakuntzaren bidez, Europako Parlamentura jo izana eragiten du zuzenbidea behar bezala ez bete izanagatik. (Prentsa oharraren textuak erderaz jarraitzen du, barkatu eragozpenak) Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanak legez kanpoko egoeran geratu dira
Ikuspuntu arrazional batetik abiaturik, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidearen lanek etete deia jaso dute. Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenak Sustrai Erakuntza Fundazioak ezarritako helegite (PDF artxiboa, 628 Kb) baten gaineko epaia eman du, Ingurumen Eraginen Aitorpenak (IEA) iraungitzat eta indargabetzat aitortuz. [Ondoren prentsa ohar hau irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gaurko argazki eta bideo batzuk ikusi dezakezu ere. Bideoak Rmldd-k eta Ateak Irekik eginikoak dira, baina erderaz daude, barkatu eragozpenak]. Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Fundazioa, Nafarroan tren konbentzionala hobetzeko, baina AHTa eraikitzen jarraitzeko proiektuaren aurrean
Nafarroako tren korridorearen proiektua erabat aldatu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarraluki Nafarroako Parlamentuan agertu eta gero. Egin zuen agerraldiari so egiten badiogu, argi ikusiko dugu trenbideak bikoizteko aukera jartzen duela mahai gainean, behintzat, Castejon eta Iruñerria arteko zatian. Jarraitu irakurtzen
Sustapen Ministerioak Nafarroako Ezaugarri Behineneko Trenaren proiektua aldatu egin du jada
Sustrai Erakuntza Fundazioak uste du Nafarroan jada errealitatea dela abiadura handiko tren korridore berria eraikitzeko proiektuaren aldaketa (AHT, EBT, EAH, izen guztiak sinonimoak dira). Asteon Aralarko parlamentari Txentxo Jimenezek aurreratu du, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio AHTaren obrak bertan behera uzteko, mahai gainean utzi baititu Sustapen Ministerioak Nafarroako abiadura handiko korridorearen “aldaketa sakonei” buruz dituen zalantzak. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du
Aste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak, Nafarroako AHTaren Castejon-Cadreita bidegunea eraikitzeko lanak direla eta
Castejon eta Cadreita arteko bidegunerako Prestazio Handiko Trenaren lanen berehalako hasiera dela eta, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernua aurrera iheska dabilela uste du. Indarrean dagoen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorik (IEE aurrerantzean) ez dauka proiektuak eta kontu hau epaitegietan salatua dagoenez, Sustrai Erakuntza fundazioak jardueraren gauzatzeak duen ziurtasun juridiko eza salatu nahi du. Jarraitu irakurtzen