Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

AHTaren zundaketekin erne segi dezagun!

    es 29 Abe 2025 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Duela bi aste eskas, AHTaren zundaketa-makina bat atzeman zen Arcelor Mittal enpresaren atzeko aldean. Makina hori zundaketa bat egiten ari zen 6. puntuan, Beasaingo udal-mugartearen mendebaldeko muturrean, nahiz eta komunikabide ezagun batek zundaketa kanpainaren albistea zabaldu zuenean Olaberriako lurretan gaizki kokatu. Horregatik, STOP ZUNDAKETAK-AHTrik EZ ekimenak kasu horietarako Larrialdi Protokoloa aktibatu zuen, abenduaren 15ean, astelehena, Olaberriako udaletxeko plazan batzar informatibo bat deituz.

    Jarraitu irakurtzen

    Erdiz Bizirik eta Sustrai Erakuntzak auzitegietara eramanen dugu Nafarroako Gobernuak MAGNA enpresaren Rafael Sur de Esteribar meategia handitzeko emandako baimena

      es 22 Abe 2025 - Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

      Erdiz Bizirik plataformak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko dugu Nafarroako Gobernuak Magnesitas Navarra S.A.k eskatuta Esteribar ibarreko Rafael Sur meategiaren ustiapena handitzeko emandako baimenaren aurka. Bi erakundeok salatu nahi dugu Nafarroako Gobernua multinazionalaren eta haren interesen alde jarri dela beste behin; eta, beste behin, arbuiatu egin ditu lurraldearen defentsan egindako herri-alegazioak.

      Jarraitu irakurtzen

      Makroplantetan oinarritutako biometanizazio ereduak nekazaritza eta ingurumena mehatxatzen ditu Nafarroan

        es 13 Aza 2025 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

        Biometanizazio planten boom bat ematen ari da egun Nafarroan. Ia urtebetean, planta pribatuen 15 proiektu aurkeztu dira jendaurrean. Gainera, sustapen publikoko beste bi planta izapidetzen eta eraikitzen ari dira. Hauek gaur egun martxan dauden 6 plantei gehituko litzaizkieke, publikoak zein pribatuak; beraz, mota honetako planten kopurua 23era irits liteke, izapidetzen hasi diren guztiak aurrera aterako balira.

        Jarraitu irakurtzen

        Iturriak eta herritarren ongizatea agortuz Abiadura Handian

          es 12 Aza 2025 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Azken asteetan zeresana eman dute berriro ere AHTaren inguruko berriek. Orain gutxirarte abiadura handiko trena eraikitzeko bi alternatiba zeuden arren, bat-batean hirugarren batek, Etzegarate ingurukoak, indarra hartu duela dirudi. Oscar Puente Ministroa behin baino gehiagotan Gasteizko alternatibaren alde agertu da, baina orain Gipuzkoako Aldundian baikor dira alternatiba berriari esker AHTa Ezkiora iritsi daitekeela amesten dutelako. Estatuko, Nafarroako eta EAEko administrazioak elkarri mokoka ibili dira, bakoitzak azpiegitura erraldoi hau bere mesedeetara ahalik eta gehien hurbiltzeko helburuarekin.

          Jarraitu irakurtzen