Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko makro-ustiategiaren jabea, eragile batzuei adiskidetzeko ekitaldi batera deitu ditu, ustezko irainak eta kalumniak direla eta

    es 17 Ots 2022 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak
    • Enpresak uste du bere izen ona kaltetu lezakeen informazioa zabaldu dutela, eragileek Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten txosten baten bidez, zeinak ia bere osotasunean dokumentu ofizial eta publikoak biltzen dituen.
    • Enpresak 19 zehapen-espediente ditu gaur egun irekita.
    • Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, Iruñeko epaitegian.
    Jarraitu irakurtzen

    12 elkartek kexa aurkeztu dute Arartekoaren aurrean, Nafarroako Gobernuak Martzillako akuiferoen kutsaduragatik dituen eginkizunak bertan behera uzteagatik

      es 9 Abe 2021 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

      Gaur, abenduak 9, 12 elkartek (ALNUS, Compañía de las 3R, Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan, Etxalde, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Greenpeace, Hacendera, Lurra, Marcilla Vive, Urbizi eta REAS) kexa bat aurkeztu diogu Ararartekoari, Martzillako akuiferoa kutsatzen ari diren eta herritarren osasun publikoa arriskuan jartzen ari diren nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan Nafarroako Gobernua arduragabekeriaz ari delako.

      Jarraitu irakurtzen

      Sakanako bi Autopista Elektriko berriei buruzko galderak eta erantzunak

        es 24 Aza 2021 - Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea

        Sakanako Guaixe aldizkariak idatzizko elkarrizketa bat egin digu Sakana osoa zeharkatu nahi dituen linea elektrikoen bi proiektuei buruz. Proiektuetako bat Red Electrica Españolarena (REE) da, eta bestea Forestaliarena, eta ia ibilbide osoan paraleloak joango lirateke, bata bestetik 200 bat metrora. Hona hemen bidali zizkiguten galderen testua eta eman genituen erantzunak, gero erreportajerako erabili dituztenak. Uste dugu azalpen interesgarria dela bi linea horiek Sakanan dituzten inpaktuak ulertzeko, baina baita Nafarroa osoan ere.

        Jarraitu irakurtzen

        La Fundación Sustrai muestra su rechazo a la Línea de Muy Alta Tensión de Red Eléctrica Española (REE) entre Muruarte e Itxaso

          es 18 Urr 2021 - Energia, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Tresnak

          La nueva autopista eléctrica va de la mano de los macroproyectos renovables, el TAV y las térmicas de Castejón.
          Al proyecto de REE, la empresa Forestalia pretende sumar dos nuevas líneas de alta tensión que atravesarán Navarra.
          La Fundación Sustrai anima y apoya a ayuntamientos, concejos y particulares a mostrar su rechazo al proyecto y presentar alegaciones. Puedes poner tu alegación descargando este texto, y siguiendo estas instrucciones.

          Jarraitu irakurtzen

          Sustrai Erakuntza Fundazioak poligono berriztagarri handien aurkako jardunaldi eta kontzentrazioetan parte hartzera dei egiten du

            es 3 Urr 2021 - Energia, Prentsa oharrak

            Sustrai Erakuntza fundazioak alegazioak aurkeztu dizkie Iruñerriko iparraldean dagoen Sacyr enpresaren makro-poligono eolikoei (Nafarroa 1, Nafarroa 2 eta Nafarroa 4) eta Andia mendilerroaren hegoaldeko hegalean dagoen Green Capital Power enpresari (Aldane). Bi proiektu horiek oposizio sozial handia dute. Horren erakusgarri dira Urbasa-Andia bizirik plataformak Aldane proiektuari jarri dizkion 5.000 alegazioak eta astelehen honetan Haize Berriak plataformak Sacyrren proiektuei jarriko dizkien milaka alegazioak. Proiektu biek inpaktu larriak dituzte ingurumenean zein mendien biodibertsitatean: Olaibar, Esteribar eta Erro haranen arteko gailurrak lehenengo kasuan, eta Andia mendilerroaren hegalak bigarren kasuan, Lezaun eta Iturgoien inguruan.

            Jarraitu irakurtzen

            Jardunaldi alternatiboak #berriztagarriakBAIhonelaEZ

              es 29 Ira 2021 - Energia, Prentsa oharrak

              “Berriztagarriak BAI, honela EZ” jardunaldiak aurkezten ditugu. Bi hitzaldi, hainbat egilerekin, eta urriaren 4an eta 6an izango dira, 18:30etik 21:00ak arte, Kondestable Civivox-ean (Kale Nagusia 2, Iruñea). Mintzaldi guztiak batzen dituen ardatza trantsizio energetikoa eta biodibertsitatean eta gizartean eragiten dituen inpaktuak dira, hori guztia Lurreko baliabide energetiko eta mineralen murrizketaren testuinguruan kokatuta.

              Jarraitu irakurtzen