Kategoriaren artxiboa: Guaixe

Guaixe

Zer da biomasa?

    es 5 Mar 2012 - Biomasa errausketa, Guaixe

    Guaixeko logoaBiomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea. Jarraitu irakurtzen

    AHT nafarra ez da, ez erabilgarria ez errentagarria

      es 25 Aza 2011 - Guaixe, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Guaixeko logoaAHTaren lanak hasi dira Nafarroan, berau justifikatzen duen inongo ikerketarik gabe. 1999. urtean Sustapen Ministerioak “Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eskakizun eta errentagarritasun ikerketa” izeneko azterketa sustatu zuen. Inork ez ditu ondorioak ezagutzen, argitaratuak izan ez direlako. 2010eko azaroan Nafar Gobernuak MECSA enpresari eskatutako txosten bat aurkeztu zuen, onurak baino jasotzen ez zituen txosten bat, korridorearen eragin kaltegarrien analisien gehitzea eragotzi zuena. Txosten honi buruzko titularrak baino ez direnez argitaratu, Sustraik Nafar Gobernuaren aurkako helegitea jarri du, ingurumen informazioaren eskuramen eskubideak urratu dituelako. Jarraitu irakurtzen