Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Sustrai Erakuntzak hidrogenoaren esplorazioei buruzko gida informatiboa bidali die 63 udalerriri, erantzun politikoa eta soziala sustatzeko

    es 29 Urr 2026 - Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

    Sustrai Erakuntza Fundazioak informazio-gida bat bidali die hidrogenoa eta helioa ikertzeko proiektuen eraginpean dauden Hego Euskal Herriko 63 udalerritako alkatetzei. Zehazki, 56 udalerri dira Nafarroan, 5 Gipuzkoan eta 2 Araban. Hidrogenoaren eta helioaren esplorazioaren dimentsioek ez dute zalantzarik haren garrantziari buruz, eta etorkizunean izan ditzakeen eraginei buruz: Hego Euskal Herriko azaleraren % 10i eragiten diote.

    Jarraitu irakurtzen →

    Hidrogenoa eta helioa bilatzeko baimenak Euskal Herrian: airean ez galtzeko gida

      es 16 Urr 2026 - Energia, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

      Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Errotik elkarteak Euskal Herrian hidrogenoa eta helioa ikertzeko proiektuei buruzko gida prestatu dugu. Mantle8 jatorri frantseseko enpresari ikerketa-baimenak emateko iragarpenak alarma eta kezka eragin du gure geografiako herri askotan. Eta ez da gutxiagorako. Ikerketa-baimenek Hego Euskal Herriko azaleraren ia % 10 hartzen dute eraginpean, Araban, Gipuzkoan eta batez ere Nafarroan.

      Jarraitu irakurtzen →

      Berriztagarrien trantsizioak porrot egin du, transformazio sistemiko bat behar dugu

        es 9 Urr 2026 - Energia, Prentsa oharrak, Tentsio altuko linea

        Uda honetan, bata bestearen atzetik izan ditugun bero-boladak Klima Aldaketari aurre egiteko beharraren inguruko eztabaida zabaltzen ari dira. Hala ere, proposatzen dizkiguten “konponbideek” energia berriztagarria biltzeko azpiegitura gehiagoren ezarpenarekin dute lotura, ahal dela, geroz eta handiagoak. Eta trantsizio energetiko hau “klima aldaketari aurre egiteko konponbide azkar” bakar bezala saltzen digute.

        Jarraitu irakurtzen →

        “Lizarraldea Bizirik-eko Ostegunak” ekimenaren hitzaldi eta mobilizazio zikloaren egitaraua

          es 5 Urr 2026 - Energia, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

          Lizarraldea Bizirik – Pueblos Vivos sareak “Lizarraldea Bizirik-eko Ostegunak” jardunaldiak antolatu ditu. Gai garrantzitsuei buruzko hausnarketara eta elkarrizketara gonbidatzen duten hitzaldiak dira, hala nola trantsizio energetikoa, estraktibismoa, nekazaritza-abeltzaintza, klima-aldaketa, militarismoa, datu-zentroak eta beste hainbat gai. Mintzaldi horietan aipatutako gaiak sakon ezagutzen dituzten pertsonek parte hartuko dute, eta Lizarraldeko herri txikietan egingo dira: Larrion, Aritzala, Arroitz, eta Oteitzan. Hauxe da jardunaldien programa osoa:

          Jarraitu irakurtzen →

          Biometanizazioa Nafarroan: benetako moratoria eta plangintza demokratikoa behar duen gaia

            es 31 Abu 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

            Legealdi amaierako garai hauetan, gure lurraldean biometanizazio plantak ezartzeko eredua eta modua egiteke daude oraindik. Denboran atzera eginez, toki erakundeen eta Nafarroako Gobernuaren hasierako jarduna ezin txarragoa izan zen. Biometanizazio-planta handien proiektuak iristerakoan, opakutasuna, permisibitatea, diskrezionalitatea eta irizpide ordenatzailerik eza. Horren guztiaren ondorioz, herri-plataformak antolatu ziren Lizarraldeko, Erdialdeko eta Erriberako herrietan, zilegitasun sozialik gabeko inposizioen aurrean zalantzari eta haserreari bide emateko.

            Jarraitu irakurtzen →

            Erlojua boteretsuentzat bakarrik gelditzen da

              es 29 Abu 2026 - Energia, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

              Joan den uztailean, Lurralde Antolamenduak baimena ukatu zion Artaxoan eta Mendigorrian proiektatutako hamar haize-errotaz osaturiko poligono eoliko bati, Oteitzako azpiestazioan konektatu nahi zuena Zirauki eta Bilatortako udalerriak zeharkatuta. Proiektu horren aurka alegazioak aurkeztu zituzten hainbat udalek (horien artean, eragin handiena jasango zuten bi udalerriek, Artaxoa eta Mendigorriak, haiz zuzen ere), hainbat kolektibok eta elkartek, eta 800 pertsona baino gehiagok.

              Jarraitu irakurtzen →

              Etxabakoizko Udalez Gaindiko Plana eta Noaingo Intermodala: Kirrinka egiten duten errailak

                es 27 Uzt 2026 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Beste behin ere “merkantzien garraioa eta Nafarroako garapen ekonomikoa bultzatzeko” Abiadura Handiko Trena Nafarroan ezartzeko beharra justifikatzen dutenen faltsutasuna agerian geratu da. Bi berrik egiaztatu dute hau. Uztailaren 21eko NAOn Etxabakoizko UGPSaren moldaketarako aldeko Ingurumen Adierazpena argitaratu zen. Eta egun horretan berean, Noaingo Teminal Intermodal berria inauguratu zuten.

                Jarraitu irakurtzen →

                Sustrai Erakuntzak Campanas eta Iruñea arteko AHTaren aurrera pausuaren iragarpena gaitzetsi du

                  es 4 Uzt 2026 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Uztailaren 1ean, asteazkenarekin, Adif-ek eta Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak 6 milioi euroren esleipena iragarri zuen 13,2 km izango dituen Campanas eta Iruñea arteko plataforma berriaren trazaketa, Zizur – AP 15eko tunela eta Etxabakoitzen eraiki nahi duten tren-terminal berriaren obra zibila zehazteko.

                  Jarraitu irakurtzen →