Sustrai Erakuntza fundazioak Olaztiko Cementos Portland enpresak egin nahi duen hondakin errausketaren kontrako manifestazioari babesa ematea erabaki du. Olatzagutiako Cementos Portland-en hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak antolatzen du manifestazioa, eta Nettoko aparkalekutik abiatuko da, hurrengo larunbata, Uztailak 16a, arratsaldeko 19:30etan. Ondoren komunikatuaren laburpen bat:
Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Hondakinak eta errausketa
Hitzaldia Lekunberrin: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak
Bihar ostirala, maiazak 27a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Lekunberrin, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, maiazak 27a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Lekunberriko udal aretoan izango da. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako erraustegia, Greenpeace eta Compañia de las 3Rs eskainitako informazioa
Igande honetan, maiatzaren 15a, Greenpeace eta Compañia de las 3Rs Iruñeako Mercaderes Emparantzan egonen dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00tak arte, errausketaren arriskuak eta dauden alternatibeei buruz azalpenak emateko. Hona hemen bi talde hauek egin duten panfletoaren textua, Greenpeaceko web horrialdean aurkintzen dena ere (PDF fitxategia, 637 Kb). Jarraitu irakurtzen
Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntzak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Planari helegitea jarri diote
Nafarroako Gobernuak planari aurkeztutako alegazioei emandako erantzunarekin ez daude ados.
Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Salan helegitea aurkeztu dute Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntzak, Nafarroako beste tokiko erakundearekin. Adolfo Araiz, Mankomunitateko kudeatzaileak azaldu den bezala, “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldiko Plan Integratuak errausketaren aldeko apustu garbia egiten du. Erraustegia egin nahi dute eta han hondakinen %60 bukatuko lukete”. Jarraitu irakurtzen
Hitzaldia Betelun: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak
Hurrengo ostiralean, martxoak 18a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Betelun, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, martxoak 18a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Beteluko udaleko aretoan izango da.
Hitzaldia Tafallan: AHTri eta Erraustegiari erantzun juridikoak
Larunbat honetan, urtarrillak 15a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Tafallan, Abiadura Handiko Trena, Nafarroako Hondakin plana eta Tafallaldean jarri nahi duten Errauste plantaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko. Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, urtarrillak 15a, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Tafallako Kultur Etxean izango da. Jarraitu irakurtzen