Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarentzat Tren Publiko eta Sozialaren (TPS) proposamen berritua aurkeztu du arratsalde honetan Katakraken. Gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste profitatu eta hobetzean oinarritzen den proposamen bat da. Jarraitu irakurtzen
Egilearen artxiboa: sustrai
Tren publiko eta sozialaren proposamena 2019-2029 Nafarroarentzat (berritua)
Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat. Jarraitu irakurtzen
AHTren LANETARA MARTXA
Behean sinatzen dugun antolakunde eta taldeek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu nahi dugu eta lan horietara eginen dugun martxan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, irailaren 29an, larunbatarekin, eta goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!! Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak aurkezten du TPS Tren Publiko eta Sozialaren proposamen berritua
Pasa den urteko irailean, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarako (Tren Publiko eta Soziala) TPSren proposamena aurkeztu egin zuen. Helburua zen denontzako eta denetarako tren bat diseinatzea, prozesu parte-hartzaile eta ireki baten bidez Nafarroako jendartearentzat. Jarraitu irakurtzen
Una Ley de Residuos de Navarra con sabor “agridulce”
En enero de 2015 el Tribunal Supremo anuló completamente el anterior Plan de Residuos de Navarra. La fundación Sustrai Erakuntza, junto con la Mancomunidad de Sakana, habían llevado a los tribunales dicho plan debido a que prácticamente el único método de gestión de los residuos que proponía era su incineración. Gracias a ese esfuerzo impulsado por Sustrai Erakuntza y Mancomunidad de Sakana, Navarra tuvo la gran oportunidad de poder elaborar un segundo plan de residuos. Jarraitu irakurtzen
ELKARRETARATZEA: AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!!
Behean sinatzen dugun erakunde zein taldeek Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen lanen berrastea salatzen dugu eta hilak 31, ostiralarekin, 19:30ean Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean burutuko den AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!! lelodun elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu. Azkoien eta Erriberri artean hasi berri dituzten lanak gelditzea eta jadanik burututako edo burutu bidean dauden lanen adjudikazioak bertan behera uztea eskatzen dugu. Jarraitu irakurtzen
AHTa eta energiari buruzko Sustrai Erakuntzako hitzaldia AHTren aurkako bizikleta martxan
AHT! Gelditu!-k, Nafarroako hainbat plataformekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko AHTaren aurkako Bizikleta Martxa antolatu du. Eta ekintza honen baitan, Sustrai Erakuntzak hitzaldi batekin parte hartu nahi du. Hitzaldiak “Prestazio Handiko Trena (AHT) eta energia” du izenburua, eta uztailak 27, ostirala, arratsaldeko 15:00etan, Biurrungo Elkartean izanen da (martxaren bazkari herrikoiaren bukaeran). Jarraitu irakurtzen
Europar Batasunak AHT-a arbuiatu egiten du eraginkorra ez delako. Aldiz, Nafarroan Villafranca eta Peraltaren arteko zatia eraikitzeko lana adjudikatu egiten dute
Oharkabean pasatu da albistea: Adif-ek adkudikatu egin berri du Abiadura Handiko Trenerako plataforma zati berri bat eraikitzeko lana, Villafranca eta Peraltaren artean. Hala ere, Europako Kontu Auzitegiaren txostenak oihartzun handia jaso du, argi eta garbi esanez, Estatu espainiarrean eraikitzen ari diren AHT-aren linearik gehienak erabat galgarriak direla. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Gobernua AHTa kudeatzen ari da “jarduketa pribatuen eta presazko bileren bidez”
Berriki Nafarroako Gobernuaren lehendakariorde Manu Ayerdik ondokoa esan du: “Gobernu hau Bruselasen egon da, eta publikoki ezagutzen ez den jarduketa pribatu handia egin izan du”. Barkosek zein lehendakariordeak aitortu dute Europar Batasunaren Garraio komisariotzarekin batzartu direla Zaragozarainoko Euskal Y-aren adarra atlantikoko korridorean txertatzeko. Jarraitu irakurtzen
Larunbatean, ekainaren 2an, Alternatiben Herrian ikusiko gara
Larunbat honetan, ekainaren 2a, Iruñean Alternatiben Herria ospatzen da. Egunean kapitalismorik gabeko mundu bat posible eta beharrezkoa dela erakutsi nahi dugu. Sustrai Erakuntza ingurumena eta landa eremuaren atala antolatzeko laguntzen ari da, Herriak eta Lurra auzoa. Informazio gehiago eta ekitaldien egitaraua hemen… Jarraitu irakurtzen