Sustrai Erakuntza fundazioak deia egiten du Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzeko

    es 25 Mai 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Azken asteotan, Espainako eta Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanekin aurrera egiten tematzen ari dira. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentzia Ministerioaren ekimenez, Sakanako Udalak jakinarazpenak jasotzen ari dira 2023ko maiatzetik irailera bitartean beren herrietan zundaketa geoteknikoak egiteko, AHTa Euskal Y-arekin lotzeko alternatiben azterketaren barruan. Prospekzio horiek egiteko, eragindako lurzatiei eta jabeei buruzko informazioa ematera behartzen dira udalak.

    Horren aurretik, besteak beste, Iruñerriko zein Zaragoza-Castejon tarteko trenbide-sarearen informazio-azterlanak jendaurrean jarri dira, Ebro ibaiaren gaineko zubibidea eraikitzeko iragarkia publikatu da, Nafarroako Gobernuak Volkswageni emandako tratu eskandalagarria ikusi dugu, zeinaren bidez, instalazioa zeharkatzen duen trenbidea kentzea ordaindu egiten zaio bere produktuei irteera emateko, eta abar.

    Sustrai Erakuntza fundazioak alarma ahotsa eman nahi du proiektu inutila eta suntsitzaile honi buruz, bai sozialki, bai ekonomikoki, baita ingurumen mailan ere. Proiektu honek 170 milioi euro baino gehiago xahutzea ekarri digu orain arte, zerbitzu publikoen narriadura nabarmena den une honetan; Castejon eta Tafalla bezalako herriak zigortzea; Iruñerriko espekulazio-mugimenduak areagotzea; Sakanako eta Aralar gaineko presioa gogortzea; ehunka hektareako herri-lurrak eta laborantza-lurrak galtzea; CO2 isuriak gora egitea; babestutako eremuak eta biodibertsitatea kaltetzea; egungo trenbide-azpiegitura (geltokiak irekitzea, zerbitzuak handitzea…) berreskuratu eta sustatzeko neurririk ez izatea; eta, nafarroi aldiriko benetako trenbide-zerbitzu publikoa ukatzea,…

    AHTren obrak osoko zuzenketa dira klima-aldaketari buruzko legeen onarpenari, ekonomia iraunkorrari eta trantsizio energetikoari buruzko diskurtsoei. Obra hau jarraitzeak, aurrekontu-partidak onartzeak, informazio-azterlanek eta prospekzio geoteknikoek larrialdi klimatikoari zein krisi sozial eta energetikoari aurre egiteko jorratu beharreko bidetik aldentzen gaituzte, eta ezinezko bihurtzen ditu egungo ekoizpen- eta kontsumo-moduak ordezkatzeko ahaleginak.

    Sustrai Erakuntza fundaziotik dei egiten dugu AHTren obrak gelditzeko. Ez Tuteran, ez Castejonen, ez Tafallan, ez Iruñean, ez Sakanan. Beharrezkoa da ekintza bateratua eta mobilizazioa suspertzea lAHT-ek eragindako Nafarroako lurralde osoan. Zentzugabekeria hau gelditzeko garaiz gaude. Ez AHTri, bai Nafarroa osorako tren sozialaren alde.