
Ablitasko arerodromoa egitura militar baten parte garrantzitsua da, Bardeako tiro-poligonoarekin, San Gregorioko maniobra-eremuarekin eta Zaragozako aire-basearekin batera.
Azken bost urteotan, Ablitasko aerodromoa urtean 200 egun baino gehiagotan erabili da. Beraz, ohi baino gehiago erabili da. Gorakada hori zuzenean lotuta dago Bardeako tiro-poligonoarekin, non NATOren gerra inperialistak jaiotzen diren, armamentuan gastua eta gure gizartearen militarizazioa bizkortzen diren bitartean.
Bizi garen herrialde honetan, lurrak eta herri-ondasunak helburu militarretarako desjabetzen eta erabiltzen dira. Lur horietan egiten diren praktikek istripu-arrisku latza dute, eta guztien osasunean eragina ere badute. Baina, horrez gain, beraietan egiten diren praktikek munduan kolonialismoa betikotzeko balio dute, Sirian, Nigerren, Somalian edo Palestinan. Palestinak 80 urte baino gehiago daramatza okupazioa eta genozidioa jasaten.
Eta hori gertatzen ari da espektro politiko instituzional osoaren konplizitatearekin. Tokian tokikoa izan ala globala izan, espektro horrek funts horien jokatzeko modua babesten dute, esplizituki edo isilik geratuz.
Sustrai Erakuntza Fundazioak hurrengo igandean, urriak 24, bertan parte hartzera dei egiten du, holako aldarrikapenak lau haizeetara zabalduz:
1.- Bardea erabat desmilitarizatzea eta modu iraunkorrean. Maniobra eta esperimentazio militarrekin ez kolaboratzea, gure osasuna eta gure ingurumena ez ezik, gaur egun bonbardatuak izaten ari diren herrien bizitza ere arriskuan ipintzen dutelako.
2.- Bardea nola kudeatu eta Bardearekin zer egin, herri guztiek erabaki behar dute. Alde horretatik, ez dugu uste Bardeako Komunitatea gure borondatearen ordezko denik eta ez diogu gai honi buruz erabakitzeko zilegitasunik aitortzen.
3.- Poligonoaren truke jasotzen diren diruari uko egiten diogu, odolez zikinduta dagoelako, gerrak eta sistema kapitalista honen egiturazko indarkeria betikotzen dituelako, industria militarraren interesetarako balio duelako eta tokiko militarismoarekiko mendekotasuna sortzen duelako. Tokian tokiko ongizatea ezin da Bardeako erabilera militarraren mende egon. Horregatik proposatzen dugu poligonoa erabiltzearen trukeko odaindketatik deskonexio programatu bat egitea, udalerri bakoitzaren errealitate eta aukeretara egokituta.
4.- Tiro-eremua eta Ablitasko aerodromoa berehala eraistea eskatzen dugu, eta Defentsa Ministerioa lurra deskontaminatzeaz arduratu dadila. Halaber, eremua beste norabait eramatea arbuiatzen dugu eta erabilera alternatibo bat proposatzen dugu, adibidez, bakeari buruzko interpretazio-zentro bat.
Eskaera horiekin eta mobilizazio sozialarekin bat egitera deitzen dugu, baita fronte komun bat sortzera ere. Fronte horren egitekoa da Bardea berreskuratzeko gogotik jardutea, eta kaleak duintasunez eta borrokaz betetzea bakearen eta bizitzaren defentsan.
