Konrado gogoan, Larragako lagun eta sustraikide

    es 6 Eka 2025 - Sustrai Erakuntza fundazioa

    Joan den astelehenean, ekainak 2, Konrado Garcia Napal lagun sustraikidea hil egin zen. Azken hilabeteotan, eta larriki gaixo zegoela, Sustraiko bilera eta lan militantean somatua genuen haren hutsunea. Hala ere, tinko jarraitu zuen denoi adorea ematen, eta bukaeraraino, egiten genuenaren beti jakitun zegoen.

    Lurraldea, ingurumena eta pertsonen osasuna defendatzeko zeukan tema, grina eta indarra faltan nabarituko dugu. Hor ikusten dugu, lan isila eta diskretuaeginez, Nafarroako uren laginak hartzen, Ama Lurreko odola eta arteriak kutsatzen eta suntsitzen dituztenegandik beti defendatzeko prest.

    Oso goiz joan da, demonio. Gure oroitzapenik eta omenaldirik onena berak emandako borrokari jarraitzea izanen da gure lurra pozoitu eta hiltzen dutenak garaitzeko. Konrado, Larragako lagun maitea, beti gogoan! Ama Lurrak goxo har zaitzala!