AHTren LANETARA MARTXA

    es 21 Ira 2018 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    AHTren lanetara martxaren kartelaBehean sinatzen dugun antolakunde eta taldeek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu nahi dugu eta lan horietara eginen dugun martxan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, irailaren 29an, larunbatarekin, eta goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!


    Baina prentsa oharra irakurtzen jarraitu baino lehen, hemen duzu Radio Pamplona-k egindako aztabaidaren audioa, Pablo Lorente gure kidea eta AHTa defendatzen duen ingeniari baten artean (erdaraz).

    Espainiako Gobernua gaur egungo Nafarroako Gobernuaren laguntza beharrezkoarekin Abiadura Handiko Trenaren plataformaren lanen eraikuntzarekin aurrera jarraitzen du Nafarroan.

    Duela gutxi, Azkoien eta Erriberriren arteko plataformaren eraikuntzarako lanak hasi dituzte, 10 kilometroko luzerarekin. ADIF, Sustapen Ministerioaren menpeko enpresa publikoak, PPren eskuetan orduan, bidetarte hau AZVI enpresari esleitu dio 30 milioi eurotan.

    Era berean, Villafranca eta Azkoien arteko 5 kilometroko bidetartea OHL enpresari esleitu dio 55 milioi eurotan. Bidetarte honetan Aragon ibaiaren gainetik joanen litzatekeen 800 metrotako biaduktuak eraginen lukeen kaltea nabarmentzekoa da.

    Bi enpresa hauek inputatuak edo ikertuak daude Partido Popularraren legez kanpoko finantziazioagatik.

    Honetaz gain, ADIFek Erriberri eta Tafallaren arteko bidetarteak konkurtsora atera ditu. Ia 15 kilometroko lehiaketa eta prezioa 120 milioi eurokoa da.

    Hau da, hemendik gutxira AHTren nafar korridorearen lehen fasearen plataformaren lanen erdia baino gehiago, Castejon eta Campanas artekoa, lanean edo eraikita izanen dugu.

    Euskal Y-aren lanekin gertaturikoak erakusten digu proiektuaren zati garrantzitsu bat eginda dagoenean, proiektuarekiko aurkaritza ahuldu egiten dela eta argudio hau gailentzen da: proiektu honek zentzu handirik ez dauka, baina plangintzaturikoa bukatu beharko da, hainbeste diru gastatu ondoren, lanekin ez jarraitzea xahukeria bailitzake. Egintza burutuen politika.

    Hori dela eta, orain da lanak gelditu eta burugabekeria honekin bukatzeko unea.

    AHTren lanetara martxa iragartzeko prentsaurrekoa, 20180921

    Arrazoirik ez dira falta: lurraldeari kalte larria dakarkio, bidaiari kopuru nahikorik ez luke inondik inora, biztanleen gutxiengo batek erabiliko luke, ez luke salerosgairik eramanen, trenaren izaera publiko eta sozialaren deuseztapena suposatzen du eta gaur egun zerbitzu minimo bat ematen duten geltokien desagerpena ekarriko luke: Altsasu, Tafalla eta Castejonen esaterako.

    Europar Batasuneko Kontuen Auzitegiak kaleraturiko txostenetan Estatu espainiarrean abiadura handiko lerroen eraikuntzak suposatzen duten zarrastelkeria kuestionatu eta salatu egiten du argiki, hala nola, astakeriatzat jotzen du lan publiko bat eraikitzea bere errentagarritasun sozial edo ekonomikoa baloratzen duen txostenik edo ikerketarik egin gabe.

    Horrela bada, hurrengo foru hauteskundeetarako alderdi politikoak beren aukerak zehazten ari direnean, Tren Sozialaren edo AHTren aldeko jarrera, garapen sozio-ekonomikoaren eredu bezala, hurrengo Gobernuaren osaketarako diskurtsoen arteko ardatza izan behar du, hots, Aldaketaren Gobernua, aurrerakoia eta ezkerrekoa, ala Gobernu klasista-elitista, garapen-basa zalea eta eskuinekoa. Laburbilduz, Aldaketaren Gobernu batek ezin du oinarria izan AHTren garapena, diru publikoaren xahuketa galanta dena, sozialki haustailea, eta ingurumena txikitzen duena.

    Inposaketaren eta ustelkeriaren aurrean ozen eta argi diogu: AHTrik Ez, TREN PUBLIKO ETA SOZIALA BAI.

    Honegatik guztiagatik, martxa honetara etor zaitezten animatzen zaituztegu, berehalako paralizazioa eskatzeko eta emaniko esleipenak edo izapidetzen daudenak ezeztatzea eskatzeko.

    AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!

    AHT Gelditu! Nafarroa
    Barañaingo AHTrik Ez
    Bellota Libertaria
    Erdi Aldeko Gazteak
    Ernai
    Sustrai Erakuntza fundazioa
    Tafallako Gaztetxea
    Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV No
    Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV
    Plataforma Sakana Trenaren Alde
    Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde

    AHTren martxaren kartela