Nafarroako trenari buruzko albiste on bat: Fitero eta Cintruenigo bezala Nafarroako udal batzuek Castejon – Soria trenbidea berriz ireki dezala eskatu dute. Sustrai Erakuntzari ondo iruditzen zaio ekimena eta Nafar Gobernuari eskatzen zaio aldarrikapen hau aurrera ateratzeko bere ekarpenak egitea. Ondoren gure prentsa oharra…
Duela gutxi, eta “denon harridurarako”, jakin genuen Adifek (Sustapen Ministeriopeko tren azpiegituretarako enpresa kudeatzailea) AZVI enpresari esleitu ziola Azkoien eta Erriberri arteko Prestazio Handiko Trena-ren plataformaren eraikuntza, zeini eta Luis Barcenasen paperetan agertzen den ustekeria-sareko enpresetako bati. Plataforma bat 29,3 miloi eurotan emana, diru publikoaren kontura eta Erriberrin eta Tafallan geldituko ez diren 330 km orduko trenak pasa daitezen.
Aurreko albistearekin batera, beste baten berri izan dugu. Nafarroa, Errioxa eta Soriako hainbat udalek, haien artean Fitero eta Cintruenigo, bildu nahi dutela Espainako Gobernuaren Sustapen ministro Iñigo de la Sernarekin Castejon eta Soria arteko tren korridorea berriz irekitzeko, 1996an itxi ondoren..
Hau lortze aldera, tren korridore honetako udalerriek Sustapen Ministerioarekin biltzea eskatu eta hartu beharreko konpromezuak Estatuko Aurrekontuetan txertatzea nahi dute.
Sustrai Erakuntza Fundazioak holako ekimenaren alde lagundu, bultzatu eta lan egin dugu. Behin eta berriz ari gara salatzen Nafarroako eta Espainiako Gobernuek sustatutako Prestazio Handiko Trena (AHT-PHT) proiektu antisoziala, anti ekologikoa eta baliabide ekonomiko eta energetikoen xahutzailea dela, eta beraz, erabat ez egokia.
Bi albiste hauek ederki erakusten dute jasaten ari garen kontraesana, azken urteotan etengabe salatu duguna. Alde batetik, Erriberri aldean diru publikoa xahutzen ari da Barcenasen paperetan agertzen den enpresa batek egin dezan plataforma bat, bertatik 330 km orduko trenak pasa daitezen, geldituko ez direnak ez Erriberrin ezta Tafallan ere. Aldiz, Erribera aldean tren zerbitzuen falta salatzen dute, eta Castejon-Soria arteko korridorea berriz ere irekitzea galdegiten dute, 1996an itxi zena arrazoi ekonomikoak zirelakoan.
Tren Publiko eta Sozialaren aldeko proposamenean, Sustrai Erakuntzak beren-beregi eskatzen zuen “Soria eta Castejon arteko korridorea berreskuratzea, lotura berri bat izateaz gain, Iruñea eta Madril arteko ibilbidearen denbora murriztuko lukeena”.
Hau guztia gertatu bitartean, eta prentsan agertu ez arren, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Aierdi, harremanetan jarri al da instituzio publiko ezberdinekin Nafarroan daukagun egungo tren eredua hobetzeko ekimenak laguntzeko eta bultzatzeko, Abiadura Handiko Trenerako Etxebakoitzeko geltokia ezartzeko negoziazioak alde batera utzita?
SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
www.fundacionsustrai.org – www.sustraierakuntza.org
sustraierakuntza@gmail.com