Zertarako aldatu Klima Aldaketaren Legea Nafarroan?

    es 13 Eka 2025 - Energia, Prentsa oharrak

    2016ko ekainean, Australian nazioarteko mugimendu bat hasi zen Larrialdi Klimatikoa deklaratzeko, giza zibilizazioaren etorkizuna eta behar ditugun ekosistemen biziraupena jokoan daudela iritzita. Klima-aldaketaren ondorioak mundu osoan eta aurrekaririk gabeko eskala batean gertatzen zirenez, premiazko ekintza zorrotzak eskatzen ziren maila guztietan. 2019ko irailean, hiru urte geroago, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak Larrialdi Klimatikoaren Adierazpena onartu zuten.

    Nafarroako Parlamentuan onartutako Adierazpenean onartzen zen larrialdiak aldaketa sakonak ekarri behar zituela berotegi-efektuko gasak nabarmen murrizteko, biodibertsitatearen galera gelditzeko, ekosistemak lehengoratzeko eta erregai fosilak uztea sustatzeko. Horrek guztiak ondokoak ekarri behar zituen: energia-matrizea errotik aldatzea, kutsatzen ez duten garraiobideak sustatzea, energia-eskaria kontsumo jasangarrietaraino murriztea, herri-lurren kudeaketaz lur emankorrak, akuiferoak eta larreak berreskuratzea, tokiko eta hurbileko ekonomia baterantz aurrera egitea, justizian, demokrazian eta gardentasunean oinarritutako neurriekin.

    Bai, Larrialdi Klimatikoan geundela esaten zuten, baina beste hiru urte pasatu behar ziren 2022ko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea onartzeko. Horrenbesteko Larrialdirako, erantzun eskasa. Lege hori aho batez onartu zen, eta honako ezaugarri hauek izan zituen: epeltasun politikoa, enpresen presioekiko adeitasuna eta parte-hartze publikoarekiko mespretxua. Anbizio gutxiko Legea, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak ezartzen zituena, Europako erakundeek planteatutakoaren azpitik, eta proposamen zientifikoetatik are urrunago.

    2025eko maiatza. Hiru urte igaro dira Klima Aldaketaren Legea onartu zenetik. Nafarroako Gobernuak lege hori aldatzeko prozesua iragarri du, haren ezarpena errazteko. Aldaketa eta hobekuntza oro ongi etorria da, baldin eta haren bidez eraginkortasun handiagoz erantzuten bazaie haren helburuei; izan ere, Lege horren 1. artikuluak adierazten duen bezala, “jasangarritasunarekiko eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekiko konpromiso-esparru bat ezartzea da, karbono gutxiko ekonomia duen eredu sozioekonomiko eta energetiko berri baterako trantsizioa erraztuz, eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan oinarrituta, baliabide naturalen erabilera arrazionala eta solidarioa bermatzeko…“.

    Zein da egungo egoera? Maila globalean, larria oso. Lurraren batez besteko tenperaturak 1,5º C-ko atalasea gainditu du azken 22 hilabeteetatik 21etan; bizitzarako funtsezkoak diren 9 planeta-mugetatik 6 gainditu dira, eta ozeanoaren azidotzea itsas bizitzan duen eraginarekin gainditu dela iragartzen da; CO2 mailak gora egiten jarraitzen du atmosferan; milioika pertsonari eragiten dieten lehorteak eta goseteak planetan 19 puntu kritikotan; fenomeno meteorologiko kaotiko eta suntsitzaileak… Eta horrekin batera, errealitate bat: energia berriztagarrien garapena inoizko handiena denean, inoiz baino ikatza, egurra eta petrolioa erretzen ari da munduan, materia eta mineral kritikoen eskasia aurreikus daitekeen testuinguru batean.

    Nafarroari dagokionez ere datu kezkagarriak daude. CO2 isurketen azken datuak, beheranzko joera arinarekin, oso urrun daude 2030ean 1990etik behera gertatu beharko litzatekeen % 55eko helburutik. Hazi egin da ekoizpen berriztagarria bai, baina elektrizitatearen kontsumoa murriztu, esportazio elektrikoak gehitu eta… hazi egin da petrolio-produktuen kontsumoa. Proiektu berriztagarriak plangintza demokratikorik gabe hedatzen dira, korporazio handien bultzadaz. Urbanizazioek, AHT eta Nafarroako Ubidea bezalako instalazio industrialen ondorioz, 21.000 hektarea galdu direla adierazi du EHNE sindikatuak. Sustrai Fundazioak salatu duenez, 2020an 99.259 hektarea izatetik 247.854 hektarea izatera igaroko dira nitratoek kutsatutako eremuak makroetxaldeen ondorioz. Ezin ahaztu estraktibismoaren aldeko apustua Erdizen, Mina Mugan,… Bien bitartean, Nafarroako Gobernuak harroxko agertzen da BPGren hazkundeagatik, honen inpaktuei erreparatu gabe.

    Datu horiek guztiek justifikatzen dute gure larrialdi klimatikoari eta sozialari aurre egiteko norabidea birplanteatu eta aldatu beharra. Hala ere, nahikoa da Klima Aldaketaren eta Trantsizio Ekologikoaren Legea aldatzeko aurreproiektuak planteatzen dituen arrazoiak eta aldaketak azaletik aztertzea, aldaketa estrukturalagoei ekiteko interes ezaz ohartarazteko. Emisioak murrizteko asmo gutxiko helburuei eusten zaie, klima-txostenak ezabatu nahi dira plan, programa eta arauetan, irizpide laxoagoak ezartzen dira enpresek karbono-aztarnak kalkulatzea saihesteko, neurriak ezartzeko epeak luzatzen dira, pertsona eta familia kalteberen babesgabetasuna areagotzen da elektrizitatea, ura eta gasa eskuratzeko orduan,…

    Aipatzen diren aldaketak aukera galdu berri bat dira. Ez dute zuzentzen edo apuntatzen norabide egokian. Beroketa globalari aurre egiteko huts eginen duen trantsizio energetiko eta sozial baten aurrean gaude berriro. Eta ez dezagun ahaztu. Ez zaigu nahikoa garapen berriztagarrian oinarritutako lege batekin. Horrekin batera, lanaren eta aberastasunaren banaketa dakarten neurriak, eragindako pertsonei eta eskualdeei arreta emateko plan ekonomikoak, ongizatea birplanteatzea muga naturalak kontuan hartuta, alferrikako kontsumoen murrizketaren kultura berri bat, makrogranjen moratoria, AHTren obrak geldiaraztea egungo trenbide-azpiegitura eta garraio kolektiboa hobetzeko, gure lurren osasuna hobetzeko… Politikak behar ditugu aldatzeko, ez justua enpresa-munduari enbarazu ez egiteko, baizik eta errotik aldatzeko, zuzentasun klimatiko eta sozialarekin.

    Pablo Lorente Zapatería eta Mikel Saralegi Otsakar sinatutako iritzi artikulua, Sustrai Erakuntza fundazioaren kideak.

    Klima Aldaketaren foru legearen logotipoa.