Viana, Los Arcos eta Cintruenigoko biometanizazio planten aurkako 10.000 sinadura eman dizkiote enpresari

    es 8 Urt 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

    Stop Biogas Nafarroan koordinadorak 10.000 sinaduren babesa duen gutun bat eman dio Biogas Power Generation enpresari, Vianan, Los Arcosen eta Cintruenigon proiektatuta dituen biometanizazio plantak behin betiko gelditzea eskatzeko.

    Gaur, urtarrilak 7, Viana, Los Arcos eta Cintruenigoko Stop Biogas auzo plataformak, Stop Biogas Nafarroan koordinadorarekin batera, gutun bat entregatu dugu BIOGAS POWER GENERATION S.L. enpresak Logroñon dituen bulegoetan.

    Bertan, plataformetan elkartuok eskatzen dugu bertan behera utz dezatela enpresak Viana, Los Arcos eta Cintruenigoko udalerrietan sustatzen dituen biogas-planten proiektuak garatzeko asmoa, B.Power Gen II SLU, B.Power Gen XI SLU eta B.Power Gen XV SLU filialen bidez, eta berehala geldiaraz ditzatela.

    Proiektu horiek geldiarazteko exijentzia 10.000 herritar baino gehiagoren babesean oinarritzen da, industria-eredu honek gure herri eta eskualdeetako osasun publikoa, ingurumena eta bizimodua mehatxatzen dituelako.

    Ez da keinu sinboliko bat: gehiengoaren borondate sozial kontzientearen adierazpen sendoa da, gure lurraldeak ez baitu zabortegi energetiko bihurtu nahi.

    BIOGAS POWER GENERATION enpresak ezin du ahaztu jarduteko gizarte-lizentziarik ez duela, herritarrok ukatu egin diogulako.

    Makroplanta hauek ez dira jarriko espazio huts batean. Eremu populatua da, gure nekazariek landua eta defendatua.

    BIOGAS POWER GENERATION enpresaren erabakiek ondorio zuzenak dituzte gure bizitzetan, uretan, lurrean eta gure herri eta eskualdeek sostengatzen duten nekazaritza- eta abeltzaintza-ereduaren etorkizunean.

    Horregatik, enpresa hau, haren asmoekin jarraituz gero, ingurumenean, gizartean eta ekonomian eragin ditzaketen kalteen erantzule egiten ditugu.

    Erantzukizunez jokatzeko eta hiru proiektuak bertan behera utzi direla jendaurrean iragartzeko eskatzen dugu.

    B Power Gen enpresaren sarreraren aurrean egindako kontzentrazioa Logroñon.