Sustrai Erakuntzak larunbat honetan Tafallan eginen den KonTRENtrazioan parte hartuko du

    es 13 Ots 2019 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Tafallako Erdialdea Trenaren Alde elkarteak. herriko eta Nafarroa mailako beste talde batzuen laguntzaz. Tren Publiko eta Sozialaren aldeko kontzentrazio erraldoi bat antolatu du, eta, halaber, Abiadura Handiko Trenaren eta tren korridore berria eraikitzearen aurka.

    Elkarretaratzea Tafallan burutuko da Tren Geltokiaren aurrean, larunbat honetan, otsailaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, eta udal eta herri erakundeek tamaina handiko letrak bere buru gainean mantenduko dute, honako eslogan hau adierazteko:

    SÍ AL TREN SOCIAL / AHT-TAP GELDITU!”

    Sustrai Erakuntza fundazioak mobilizazioaren lelo eta helbururekin bat egiten du. Pensatzen dugulako Nafarroan gizartearen beharrak asetzen duen trenbide bat lortu daitekeela erraz eta merke, horretarako oraingo trena baliatuz, trenbidea bikoiztuz eta hobetuz. Hori bahit da gure Tren Publiko eta Sozialaren proposamena Nafarroarentzat.

    Horrengatik guztiarengatik, Sustrai Erakuntza fundazioak deia egiten du Nafarroako gizarteari parte hartu dezan larunbat honetan Tafallan eginen den KonTRENtrazioan. Eta publiko egiten dugu ere Sustrai Erakuntzako kide batzuk bertan egonen direla, eta leloaren letra bat eramanen dute.

    SUSTRAI Erakuntza fundazioa
    www.sustraierakuntza.org – www.fundacionsustrai.org