Sustrai Erakuntzak Abiadura Handiko Trenaren eta hori sustatzen duen mafiaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egiten du

    es 19 Ots 2026 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    AHT Gelditu taldeak Iruñean, otsailaren 21ean, 12:00etan, Nafarroako Jauregitik hasita, manifestazioa antolatu du “Desjabetzearen aurrean, AHTaren Mafia borrokatu” aldarrikapenarekin. Sustrai Fundazioak bat egiten du mobilizazioarekin eta bertan parte hartzera animatzen dugu.

    Abiadura Handiko Trena eraikitzeak desjabetze-ekintza onartezina dakar berekin: lurra eta laboreak suntsitzea, biodibertsitatea urritzea, lan-eskubideak zokoratzea, gehiengo sozialaren eguneroko beharrak beteko dituen trena galtzea, oinarrizko azpiegitura sozialak erabakitzeko eta kontrolatzeko gaitasuna ukatzea. Botere ekonomiko eta politiko konplizeek ez dute inolako lotsa eta zalantzarik aberastasun soziala xahutu eta gutxi batzuen onurarako pribatizatzeko.

    Pobretzen gaituen AHTren alde erabakitzen dutenen aurrean, mobilizazioa.

    Cortesetik, Fiterotik eta Castejondik Ziordiraino, AHTrik ez! Bai tren publiko, sozial eta iraunkorrari!