
Sustrai Erakuntzatik atzo, osteguna, Diario de Noticias egunkariaren edizio digitalean argitaratutako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilariak Noainen aurkeztutako Nafarroako X. Azoka Ekologikoaren baitan eginiko baieztapenak gezurtatzen ditugu. Kontseilariak adierazpenok departamentu honek Caparrosoko Valle de Odieta makrogranjaren handitzea onartu eta gero egin zituen, enpresa honek Aragoi ibaiaren ustezko kontaminazioarengatik ospatzen ari den epaiketaren testuinguruaren baitan jazo dena.
Diario de Noticiaseko testu literala hau zen:
“Gainera, kontseilariak adierazi du Valle de Odietaren proiektuak Caparrosoko abelburu kopurua handitzeko, egungo instalazioak aldatu gabe, bazuela Madrilgo bi Zuzendaritza Nagusiren aldeko txostena, baita aholkularitza juridikoa eta ondarea ere. Honela, ez da beste aukerarik izan espedientearekin jarraitzea eta ingurumen ingurumen-inpaktuaren adierazpena baimentzea baino.“
“Nik kontseilari gisa makrogranjen kontrako kolektiboekin izan nituen lehen bileretan, Ministerioaren txostena eman nien, Nafarroako Gobernua behartzen zuena ingurumen-inpaktu adierazpen hau baimentzera”, nabarmendu du.”
Sustrai Erakuntza Fundazioari ez zaio inolako ministerioaren txostenik eman (zein ministerio?), Aierdi jaunak aipatzen duen bezala, nahiz eta agian makrogranjaren oposizioko beste kolektibo batzuei buruz ari dela Konseilariak… Zein bileraz ari da, zein egunetan, norekin eta non bildu zen eta nori luzatu zion ministerioaren txosten hori? Txosten publikoa al zen? Berriak dira bere esanetatik sortzen zaizkigun galderak.
Eta aipatutako artikuluan agertzen den beste baieztapena hau da:
“Azkenik, Aierdik adierazi du ostegun goizean talde horrekin egindako topaketak ez zuela makro-granjen gaia hizpide, parke energetikoena baizik. “Espero dut hitzordu honi ahalik eta lasterren berriro heltzea”, adierazi du.”
Bada, edo Kontseilari Jauna okertu egin da eta lapsus bat izan du, Sustraitik Nafarroako Gobernuaren ingurumen politiken aurka irekitako fronte desberdinen ondorioz, edo ez diote ongi informatu, edo gezurra esan du. Bilera eskatu zitzaion Valle de Odieta makrogranja abian jartzen ari den proiektu guztiengatik, eta denak daude bertako instalazioak handitzera, dituen abelburu kopurua handitzera, eta, ziurrenik, eragiten dituen ingurumen-inpaktuak areagotzera bideratuta.
Ez dezala zutik itxaron Sustrairekin berriro hitzordurik izateko, ez delako ikusten horizontean gure aldetik horretarako eskaerarik.
Sustrai Erakuntzak eskatuta planteatu zen bilera, Ingurumen Departamenduko zuzendaria, Ana Bretaña anderea, zein Aierdi Kontseilari Jauna bertan egon zitezen. Hala ere, komunikazioen hasieratik egiaztatu zen kontseilaria ez zela joango. Orain egiaztatu dugu etendako bilera horretan ez zela egongo kontseilari jauna, segur aski Noaingo Nafarroako X. Azoka Ekologikoaren aurkezpenean parte hartzeko agenda ziurtatuta zuelako.
Eta beste “berezitasun” bat: abuztuaren 4ko 888E/2025 ebazpena, Ingurumen zuzendari nagusiak ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egin zuena Valle de Odietak sustatutako Caparrosoko instalazioak egokitzeko eta abelburu kopurua handitzeko proiektuari buruzkoa, joan den astelehenean, irailaren 1ean, argitaratu zen NAOn, eta gure bilera-eskaera baino lau egun lehenago onartu zen; zehazki, gure bilera eskaera egin baino lau egun lehenago.
Horregatik guztiagatik, Sustrai Erakuntza Fundaziotik atzo egin genuen komunikazio publikoa berresten dugu, eta berriro ere salatzen dugu Gobernu honek konplizitatea duela nekazaritza eta abeltzaintza eredu industriala indartzeko eta babesteko. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekiko gure etsipena eta konfiantza galera adierazten dugu, eta nekazaritza eta abeltzaintza eredu ekologiko eta lokalaren aldeko herri lana egiteko deialdia egiten dugu, lurraldearen eta bertako jendearen defentsan.