Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00etan, Agoitzko Udaletxearen Aurelio León aretoan. Ostiral Gorriak zikloaren barnean kokatzen da hitzaldia.
Hitzaldian “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” txostenaren laburpena aurkeztuko da. Txosten honetan energia subiranotasuna oinarri bezala planteatzen da honako eztabaidetarako: baliabideen kontrola, energi eredua eta pertsonengan duen eragina, ingurua eta erabakitzeko ahalmena zeinek izan behar duen.
Hitzialdiaren eguna: 2013ko maiatzak 24, ostirala.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Agoitzko Udaletxearen Aurelio León aretoan.