Nafarroako Gobernuak planari aurkeztutako alegazioei emandako erantzunarekin ez daude ados.
Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Salan helegitea aurkeztu dute Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntzak, Nafarroako beste tokiko erakundearekin. Adolfo Araiz, Mankomunitateko kudeatzaileak azaldu den bezala, “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldiko Plan Integratuak errausketaren aldeko apustu garbia egiten du. Erraustegia egin nahi dute eta han hondakinen %60 bukatuko lukete”.
Sakanako Mankomunitateko kudeatzaileak azaldu denez, asmo hori Europako hondakinen tratamendurako zuzentarauaren kontrakoa da. Europako araudi horrek lehentasunak zehazten ditu: “1. prebentzioa; 2. berrerabilerarako prestakuntza; 3. birziklatzea; 4. beste balioztatze mota bat; 5. eliminazioa”.
Sakanako Mankomunitateak alegazioak aurkeztu zituenean ere salatu zuen, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren planak hondakin kopuruak gutxitu edo ez sortzeko prebentzioa apenas aipatzen duela. Horregatik, eta beste hainbat arrazoirengatik plana bertan behera uztea eskatu zuen. Baina Gobernuak abenduraren 27an behin betiko onartu zuen. Horrexegatik, Sakanako Mankomunitateak eta Sustraik helegite berri bat jarri zuten epaitegian, pasaden apirilaren 4a.
(Guaixe aldizkaria textu batetik moldatuta)
Gaztelaniazko bertsioan informazio gehiago ikusi dezakezu, nafarroako egunkaritik hartuta.