[Bukaeran adierazitako taldeek sinatutako adierazpena]. Europar Batasunak (EB) diskurtsoa aldatu du. 2008ko krisiaren ondoren, komunikabideek doikuntza, austeritatea eta egonkortasun planak bezalako terminoak errepikatzen zituzten. EBko erakundeak “diziplinatzeko” eta gure ustezko gehiegikeriak zuzentzeko beharrezko zorroztasunez zuzentzen ziren herritarrengana. Gaur egun, COVID‐19ren krisi bortitzaren ondoren, aurretik jasaten dugunari gainjarri zaiona, EBk askoz ere aurpegi atseginagoa irudikatu nahi izan du, eta zulotik ateratzen utziko digun euskarri gisa aurkezten du bere burua. Etorkizuneko planetan estimulu, erresilientzia edo trantsizio ekologiko eta digital bezalako hitzak errepikatuz…
Jarraitu irakurtzenEolikoen eta eguzki-poligonoen uholdea kritikatzen dugu ingurune naturalean
Behean sinatzen dugun erakunde sozial eta ekologistok gogor kritikatzen dugu eoliko- eta eguzki-poligonoen proiektu-oldea ingurune naturalean, Nafarroako Gobernuak informazio publikoan jarri duena. (Proiektu honi guztiari zure alegazio jarri dezakezu ere instrukzio hauek jarraitzen…).
Jarraitu irakurtzenAHT / PHT : txakur berberak, lepoko desberdinak
Joan den otsailaren 11n Diario de Noticias egunkarian María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratu zen. Aste batzuk itxaron dugu, Gobernua sostengatzen duen alderdiren batek edo Chivite andrea buru duen gobernuko alderdi batek AHTren gaiari buruz adierazitakoa zalantzan jar zezan. Isiltasun publikoa eta izugarri argigarria.
Jarraitu irakurtzenGure txosten nagusi guztiak aldizkari-formatuan eskuratu
Sustrai Erakuntza fundazioa paperean argitaratzen ari da egiten dituen txostenik garrantzitsuenak. Nafarroako ingurumen- eta gizarte- eta ekonomia-alderdiei buruzko gaurkotasun-txostenak dira, eta esparru horietan lan egiten dugu. Egiten ditugun txosten eta lan guztiak modu altruistan argitaratzen ditugu gure webgunean, edonork deskargatu eta kontsultatu ahal izan ditzan. Baina, orain, koloretako aldizkari-formatuan ere goza ditzakezu horietako batzuk, testuetan eta irudietan ondo ebatzita.
Jarraitu irakurtzenTxostena: Nafarroako energia berriztagarrien boom berriaren aurrean
Txosten hau aurkezten dugu: “Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak“ (bigarren edizioa, 2022ko uztailan berrituta). Energia berriztagarrien proiektu berri eta handi bultzatzeko atzean dauden arrazoiak ezagutzeko balio du txostena. Txostena (gazteleraz dago) deskargatu dezakezu PDF formatuan, eta EPUB bezala ere (liburu elektronikoendako), Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi paperean, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…
Jarraitu irakurtzenAyerdiri erantzuna: berriztagarriek berez ez dute tenperatura murriztuko
Manuel Ayerdi Olaizola Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kontseilariak “Planetaren tenperatura murriztea lehentasuna da” iritzi artikulua idatzi berri du Nafarroako hainbat egunkaritan. Bertan, gure erkidegoko energia-kontsumoaren iraunkortasun ezaren berri ematen digu, eta irtenbide bat baino ez digu eskaintzen, ia magikoa, energia berriztagarri gehiago ekoiztea, alegia.
Jarraitu irakurtzenZer lege behar dugu Nafarroan Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruz?
Jarraian, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu talde sozial eta sindikalen koordinazioaren iritzi-artikulua duzu. Bertan, egun hauetan Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzen ari den Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeari buruzko gure iritzia ematen dugu. Testu hau txosten luzeago baten laburpena da. Txosten horretan, bere momentuan hainbat taldek legearen eztabaida publiko nimiñoan aurkeztu genituen alegazioak jasotzen dira.
Jarraitu irakurtzen“Deabruaren Errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko bideo erreportajea
“Deabruaren errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko bideo erreportaje berezi bat egin du Ahotsa.info-k, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin. Bideoa abenduaren 14an estreinatutakoa izan zen, Iruñeko Condestable Jauregian. Ondoren ikusi dezakezu bideo osoa:
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntza fundazioak AHTren dirua trantsizio ekosozialera bideratzea eskatzen du
Orain Ardura ekimenak hainbat mobilizazio deitu ditu larunbat honetarako, Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko erabiltzen diren diruak premia sozial larrienetara bideratzea eskatzeko. Orain Ardura hainbat gizarte sektoreak bultzatutako ekimen bat da. Ekimenak gobernuek egiten dituzten gastuak era arrazional batean egitea eskatzen du, krisi soziosanitarioa ahalik eta azkarren konpontzeko. Sustrai Erakuntza fundazioan uste dugu aldarrikapen hori inoiz baino beharrezkoagoa dela.
Jarraitu irakurtzenAuzitegiek AHT iraungita dagoela erabaki dute, Estatuko eta Nafarroako gobernuek bertan dirua xahutzen jarraitzen duten bitartean
Prestazio Handiko Trena (AHT bezala ezagutzen dena) proiektu zaharkitua da, beste garai batzuetakoa. Adreilua eta hormigoia oinarri dituen garapen-eredu bati erantzuten dio, erabat lotuta dagoena pairatzen ari garen krisi ekologiko eta ekonomiko ikaragarriarekin. Hala ere, gobernu ezberdinek dirua gastatzen jarraitzen dute, dirua hondorik gabeko zulo batera botaz.
Jarraitu irakurtzen