Orain da garaia ! AHT gelditu ! (elkarretaratzea)

    es 18 Eka 2015 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Elkarretaratzearen kartelaAHT Gelditu!-ko (AHTren aurkako koordinakundea), Sustrai Erakuntza-ko, Ekologistak Martxan-eko kideak eta Nafarroan AHTren obrengatik kalteturik diren bizilagunak, larunbat honetan Foru Diputazioaren Jauregiaren aurrean AHTren (baita ere, EBT deiturikoa, Ezaugarri Behineneko Trena) eztabaidagarritasun sozialaren garrantzia azpimarratzeko eta obrak geldiarazteko garaia dela nabarmentzeko elkarretaratzea burutuko dugu. Obrek ikaragarrizko xahuketa ekonomikoa, baliabide publikoen hipoteka itzela eta Nafarroako natur ondarearen parte handi baten suntsipena ekartzegatik, alegia.

    Horrela ere, datorren Nafarroako Gobernuaren baitan Nafarroan AHT gelditzearen aldeko gehiengo bat dagoela uste dugu, obra faraoniko horrekiko dagoen eztabaidagarritasun sozial nabarmena barnebiltzen duenak. Ez dugu kapitulu berri bat idatzi nahi, Los Arcos-eko Zirkuitoarekin, Navarra Arena-rekin eta erabilgarritasun sozialik ez duten beste azpiegitura handiekin nahikoa izan dugu. Horregatik, obra handien politikan zentzukeriak agintzea eskatzen dugu.

    Abiadura Handiko Trenaren obrak Erriberan hasi zirenetik hiru urte pasa dira jada, eta denbora horretan mito baten erortzea egiaztatu izan dugu. Txosten ofizial ezberdinek eta ekonomian adituek burututako ikerketa ezberdinek AHTren bideragarritasun eza eta etekin sozial eza agerian jarri dituzte. Bere erabilpen zifrak oso baxuak dituen proiektu batetaz dihardugu, merkantziarik ez daramana eta horretarako diseinaturik ez dagoena eta ohiko trenarentzako mehatxu serio bat dena. Horrela ere, bidaien denborak kotxearenaren eta autobusarenaren bidaien oso antzekoak dira jada. Hortaz, miloiak xahutzen dituen, oinarrizko beharrizan sozialetara bideratuak dauden partidak murriztera behartzen duen eta maila sozial, ekonomiko eta ekologikoan kalte garrantzitsuak eragiten dituen proiektu baten porrotaren aurrean gaude.

    Orain arte proiektu hori egiten ibili direnek, obra horietan zenbat gastatu duten edo zenbat pentsatua zuten gastatzea ez dute esaten. Ez dute gu zorpetzen inongo zalantzarik izan, urtez urte aurrekontuen zati handi bat obra horretara bideratuz. Politika horrek ondorio oso latzak ditu eta bide berdinetik jarraitzen badugu are nabarmenagoak izango dira: zenbat eta gehiago itxaron proiektua gelditzeko, galtze ekonomikoak eta ondorio sozialak kalkulaezinak izango dira jada eta kalte ekologikoa, konponezina.

    Zentzuganekeria horri amaiera emateko garaiz gabiltza. Eraikitako ia 15 km-ek proiektu hori berplanteatzeko berandu ez dela adierazten digute. Orain da garaia herriaren ahotsa entzuteko. “Aldaketa” ez dela azalekoa izan behar uste dugu, ez ere auzi formaletara mugatu behar duenik, baizik eta politika sozial, ekologiko eta, kasu honetan, garraio, mugikortasun eta ailegaerraztasun eredua sakonki eraldatzeko joera izan beharko lukeela pentsatzen dugu. Hain zuzen ere, erregimen bat ez da murrizten berau haragitzen duten izen eta sigletara, baizik eta politika zehatzen osotasunari eta horiek egituratzen duten eredu sozialari erreferentzia egiten dio.

    Egoera larri horren aurrean exijitzen dugu:

    1. AHTren obrak berehala gelditzea eta egungo abiadura handiko nafar korredorearen trenbide plataformaren km bat gehiago ere ez eraikitzea.
    2. Proiektu horretara bideratuak diren aurrekontuen zatiak gure gizarteak egun dituen premiazko beharrizanetara destinatzea: osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, zerbitzu sozialak,… AHTrentzako euro bat gehiago ez!
    3. Eztabaida tekniko bat, baina batez ere sozial eta politikoa, irekitzea, azpiegitura horren inguruko informazio eta erabakitze prozesu partehartzaile eta herrikoi bat ematen delarik ere; horrela, etorkizunean zer egin erabaki ahal izateko.

    AHT GELDITU! – SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOA – EKOLOGISTAK MARTXAN

    Elkarretaratzearen kartela