Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroako Energia Planari buruzko eztabaida publiko bat antolatu du. Ekitaldia mahai-inguru bat, Nafar Parlamentuko taldeko ordezkari politikoekin izanen da, eta azaroaren 28a, hurrengo astelehena, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Civivox Condestableren 2. solairuko aretoan ospatuko dugu (Kale Nagusia, 2, Iruñea).
Nafar Parlamentuko indar politiko guztiak gonbidatu dugu ekitaldian parte-hartzeko. Artikulu honetan jarri dugu ekitaldiaren bideoak, eta gauza gehiago…
Eztabaidan indar politiko bakoitzak bi galdera erantzun beharko du, horrela eginen dituelako moderatzaileak:
- Ze energia eta sozietate modeloa da zure alderdia bultzatu nahi duena?
- Energia Planaren zirriborroarekin ados zaudete? Ze gauzak faltatzen dira eta nola egingo duzue zure partiduan Planean sartzeko?
Bi galdera honi erantzuteko partidu bakoitzak 15 minutu inguru edukiko du. Eta ondoren publikotik ere galdera erronda libre bat egonen da.
Ohar honekin gonbidatu nahi dizuegu eztabaidara parte hartzera, edo politikoen iritziak entzutera, denondako interesgarria izango dela gaudelakoan.
Orduan, Condestablen zuen zain egonen gara astelehenean. Mila esker aldez aurretik!
Gehiago jakiteko:
Jornada de valoración del Plan Energético de Navarra 2030: recopilación de los materiales generados