Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestu berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa

    es 10 Eka 2017 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, Prentsa oharrak

    Prentsaurrekoaren argazkia...Nafarroa Bizirik Nahi Dugu” lelopean 2011an aurkeztu zen manifestuaren oinordekoa dena gaur aurkeztu dugu. Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin dugu ekitaldia, leku utzita eta degradatua, Prestazio Handiko Trenaren proiektua, bere geltokia eta izugarrizko urbanizazio bat egin nahi dutelako bertan. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak, eta Nafarroan gertatzen diren beste konfliktoak ere salatu dira. Ondoren manifestuaren testu osoa eta orain arte sinatu dutenen zerrenda…

    Prentsaurrekoaren argazkia...

    Nafarroako ingurumen eta sozio ekonomia ereduak Aldaketa behar du

    Dokumentu hau sinatzen dugun herri erakundeok Nafarroako Gobernuak lurralde antolaketaren eta bertako garapen sozio-ekonomikoaren arloan daraman norabidea salatu nahi dugu. Agintea hartu zuenetik hartutako erabakien eta erakutsitako jarreraren aurrean, aipatutako elkarteok egindako hausnarketa da salaketa honen jatorria.

    Gobernu hau gure lurraldean lehendik ere jasanezina den aztarna ekologikoa areagotzearekin tematuta dago. Gizadiak ezagutu duen krisialdi ekologikorik larrienaren aurrean gaude, krisi ekonomiko, sozial eta zainketako larriarekin batera. Eta hau dena planetaren muga fisikoak gainditzeko bidean gaudelakoz gertatzen ari da: aldaketa klimatikoa, baliabide naturalen bukatzea, eta ingurumenaren suntsiketa masiboa egungo testuinguruaren elementuak dira.

    Teknikari eta zientifikoek azaltzen dituzten argudio  sozial eta ekologikoei, elkarte eta arlo desberdinetako pertsonek gero eta indar gehiagorekin diotenei  entzungor eginez, Gobernuak kapitalaren logikari eta beronen zerbitzura dagoen kazikismoari men eginez  jarraitzen du, ingurumenaren eta gizartearen kaltetan. Askotan, Udalez Gaindiko Plan Sektorialak (UGPS)  bezalako tresna administratiboetan oinarritzen da, udalerrien erabakitzeko ahalmena minimoetara  murriztuz eta Gobernuak bultzatutako politikak inposatuz.

    Administrazio eta erakunde desberdinek azken urteetan ondorengo proiektu irrazionalak inposatu dute. Horietako askok Nafarroako Gobernuko babesa dute:

    Prestazio Handiko Trena (AHT), Kastejoneko termikak, Goi Tentsioko Lineen egitasmo ezberdinak Nafarroa eta Gipuzkoa Itsason lotuko zituenak, Ezkabartekoa, eta Pirineotatik Ipar Euskal Herria aldera doana; eztabaidagai dagoen Plan Energetikoan jasangaitzak diren proiektu energetikoen aurkako borrokak, horien artean frackinga edo proiektu eoliko pribatuen gehiegizko garapena; Nafarroako ubidea eta Itoizko urtegia, Esako urtegiaren, edo ibaien egoera, Arga ibaiaren kasuan Iruñetik Aragoien daukan bokalea bitarte dagoen kutsadura; eta Lokizeko akuiferoaren kasua edo Valdegako gehiegizko ur ateratzea; Zilbeti (epaitegietan baliogabetuta), Mendiaundi eta Erdizko meategi proiektuak, Mugan Potasasek daukan meategi proiektua, eta beste batzuk Geoalcalik proiektatutakoak, Alkerdiko harrobia Urdazubin edo Aldatzekoa Larraunen; hondakinen kudeaketa okerra, Tuterako El Culebrete kasuan bezala, edo Azketan egin nahi dena; turismoaren aitzakipean egin nahi diren proiektu urbanistiko espekulatzaileak, Baztango Aroztegia, Valdorbako ehiza barrutia, edo Aiegiko Plater tiraketa; kutsadura elektromagnetikoa; transgenikoen laborantza…

    Proiektu hauek guztiak gelditu eta Nafarroaren garapen eredua aldatzea posible da 2011ko maiatzaren 18an sinatu genuen Nafarroa Bizirik Nahi Dugu Manifestuan jasotako  irizpideak aintzat hartzen badira (ikus aurrean). Planifikazio demokratikoa, arrazoizkoa eta humanoa behar dugu, lurraldearen orekan ardaztuko dena; besteak beste, urrats ekologiko positiboa bilatuko duena, alegia, iraganeko urteetako lurralde antolaketaren politika negargarriak egindako kalteak leheneratzea helburu izango duena.

    Geroa Bai, EH Bildu, Podemos – Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerra alderdien adostasunarekin sortutako Gobernuak aldaketa agindu zuen. Bada, idatzi honen bidez alderdi politiko horiei  emandako hitza bete dezatela eskatzen dugu: aldatu dezatela Manuel Ayerdi Olaizola jaunak zuzentzen duen garapen ekonomikoaren sailaren zuzendaritza eta norabidea. Nafarren oraina eta geroa bermatuko duen eredu sozio-ekonomiko justua eta jasangarria behar eta merezi dugu.

    Hau da Nafarroako lurralde antolaketa aldatzea eskatuz 2011ko manifestuan egindako eskaera eta gaurkotasuna mantentzen duela uste dugu:

    1. Ingurumenari dagozkion gai guztietan, informazio zehatza eta zorrotza egon behar du, egitasmo programa guztiek eskuragarri izan behar dutelarik (industriala, erresidentziala, energetikoa…) baita sortu ditzaketen ingurumen eraginaren azterketak ere.

    2. Eztabaida sozialaren prozesuaren bitartez parte-hartze markoak sortu behar dira, eskuragarri dagoen informaziotik abiatuta eta alternatiba ezberdinekin kontrastea egiteko aukera zabalduz. Ingurumenean eragin handia duten proiektuek gizartearen gehiengoaren babesa izatea ezinbestekoa izango da, herritarrei duten iritzia adierazteko baliabideak indarrean jarriz, gizartearen erabakia loteslea izango delarik. Horrela, nahitaezkoa da Gobernuko organoen demokratizazioa.

    3. Espekulazio inmobiliarioa errotik moztu, beharrezko diren neurri legalak indarrean jarriz, lurraren okupazio erresidentzial estentsiboari mugak paratuz eta errehabilitazio prozesuak lehenetsiz edo alokairua bultzatuz.

    4. Energia kontsumoa murrizteko planifikazio argia, ekoizpen eta kudeaketa sistema demokratikoa indarrean jarriz; energia aurrezte eta kutsadura murrizketa politikarekin konpromiso zorrotza, eta Nafarroan Burujabetza Energetikora trantsizioa egiteko modelo bat bururatu. Nafarroako Gobernuaren jarduerak gauza hauek kontuan hartu behar dute eta departamentu guztiekiko transbertsalak izan.

    5. Inolako onura sozialik ez dakarten eta kostu ekonomiko eta ekologiko izugarria duten makro-azpiegitura eraikuntza lanen gelditzea.

    6. Hondakinen kudeaketa arduratsua egin behar da, sorreratik hondakinak murriztuz eta erakunde publiko zein gizartearen inplikazioaz berrerabilera altua eta konpostajea bermatuko dituen tratamenduak bultzatuz.

    7. Gizartearen beharretatik urrun dagoen neurrigabeko kontsumo mailari mugak jarri. Kontsumo maila honek gizartearen portaerari, baliabide naturalak esplotatu eta ekoizteko moduari zuzenki eragiten die. Publizitate gehiegikeriaren, elikagaien manipulazioaren edo neurriz kanpoko prezioen aurrean herritarren defentsarako sarea osatzea.

    8. Uraren kultura berria bultzatzea, ura baliabide mugatu gisa oinarri hartuta eta ondare gisa kontserbatzea, bere kudeaketa eskaeraren kontrol politika batean sustatuz eta ez eskaintzaren handitzeaz.

    9. Ondare kulturalak, materialak eta immaterialak, aniztasun kulturalaren isla eta aurreko belaunaldiko lotura eta jarraipen ildoa suposatzen du. Azken urte hauek oso txarrak izan dira bere mantenu eta babesaren ikuspegitik. Gure ondarearen defentsarako ezinbesteko da berau kontserbatzea, ikerketa, babes neurri eta hedatze programekin.

    10. Nekazaritza tradizionala defendatu eta bultzatu, lurrari lotua, ekologikoa eta arrazionala, ekoizpen eta kontsumo marko zuzen eta bertakoak sortzen dituena, eta nekazariei errenta duinak bermatzen dizkiona. Herrien etorkizuna bermatzen duen nekazaritza, herritar kultura eta jakintzen transmisioa bermatzen duena. Elikadura subiranotasunaren eta agroekologiaren oinarriekin bat egingo duena, eta nekazaritza produktibista, industrial eta transgenikoaren eragin kaltegarrien aurka egingo duena.

    11. Komunalen defentsa, ez bere kontzepzio fisiko eta territorialean soilik, lurraldearen kudeaketan eta erlazionatzeko moduan bertako komunitatearen parte hartze zuzena erabiliz baizik. Landa eremua eta beren udalerri eta kontzejuen eskumenak hainbat joera zentralizatzailearen aurrean defenditu daitezela.

    12. Babestutako espezie eta espazioak defendatzeko konpromiso irmoa, berauek defendatzeko legeen etengabeko urratzeari bukaera emanaz.

    2017an ekainaren 26 egunean manifestua sinatzen dugunok:

    Sindikatuak:

    • Confederación General del Trabajo (CGT-LKN Nafarroa)
    • Confederación Nacional del Trabajo (CNT Iruñea)
    • Eusko Langileen Alkartasuna (ELA Nafarroa)
    • Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK Nafarroa)
    • Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB Nafarroa)

    Ingurugiro arloko taldeak:

    • AHT Gelditu Elkarlana
    • Aroztegia eta Gero Zer?
    • Asamblea Bellota Libertaria (Tafallaldea)
    • Asociación Acción Clima
    • Asociación Naturalista Astigarro/Baldorbako Naturzaleak
    • Bardenas Ya
    • Compañía de las 3 Erres
    • Coordinadora ínter-pueblos contra la Especulación de la Energía Eólica de la Zona Media
    • Coordinadora Monte Alduide (Zilbeti Bizirik y Mendiaundi Bizirik)
    • Ekologistak Martxan Nafarroa
    • Eusko Lurra Fundazioa
    • Kalaxka (Larraun)
    • Plataforma Contra la Línea de Alta Tensión Orkoien-Ezkabarte
    • Plataforma No a las Minas de Potasa en Bal d´Onsella y Sierra del Perdón
    • Plataforma Ribera + Centrales No
    • Plataforma Ribera por el Tren Social. No al TAV
    • Salvemos el Ega Bizirik
    • Sos Alkerdi (Urdazubi/Urdax)
    • Sustrai Erakuntza

    Prentsaurrekoaren argazkia...