Sustrai Erakuntza Nafarroan hasi diren Abiadura Handiko Trenaren lanen aurrean

    es 4 Aza 2011 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Abiadura Haundiko Trenaren inpaktuak ingurugiroanNafarroako Abiadura Handiko Trenaren (edo Prestazio Altuko) hasierako lanen iragarpenaren aurrean, Sustrai erakuntza Fundazioak jakinarazi nahi du, Nafar Gobernuaren zentzugabekeria deitoratzen duela eta asmo honekin aurrera jarrai ez dezan gogo handiz lanean segituko duela. Sustraien iritziz, pentsatutako azpiegitura ez da beharrezkoa komunitatearen etorkizunerako, hala, azken honen eraikitzea eta martxan ezartzea gizarteari inongo onurarik ekarriko ez dion baliabideen xahutzea besterik ez da.

    Garraiorako azpiegituren gehiegikeria eta errentagarritasunaren analisi falta

    Kontuan hartzekoa da Europa mailan Espainia, Abiadura Handiko lineak direla eta, lehenengo postuan dagoela eta mundu mailan bigarrena Txinaren atzetik. Hori dela eta, Jose Blanco Sustapen Ministroak, horrela zioen 2010eko maiatzean, “gure herrian garraioen azpiegituretan egindako inbertsioak azken urte hauetan gure bizilagun europarrena bikoiztu du. 10 urtetan, beste herrialde batzuek 20 edo 30 urte behar izan dutena egin dugu. Baina argi izan behar da, gaur egungo testuinguru ekonomiko eta finantzario berri honen aurrean, aurrerapen maila honi ezin diogula eutsi”.

    Gauzak horrela, Estatu Espainolean garraioen azpiegituretan eskasiarik ez dagoela ulertzen dugu, ezta Nafarroan ere. Defizita, analisian eta energiaren eraginkortasuna lortzeko neurrietan datza, baita mugikortasuna eta bere eskaera zuzenago kudeatzean ere. Adibidez, orain dela denbora gutxi, bertako gobernuaren iniziatibaren ondorioz, Portugalek atzera egin du Abiadura Handiko Trenaren linea eraikitzeko orduan. Hori guztia trenaren eraikuntzaren analisi ekonomikoa egin ondoren, ingurumenaren gaineko eraginaren gainetik. Bitartean, Espainiak eraikia izan eta sei hilabeteetara, Toledo-Albacete ibilbidea itxi behar izan du azken honen erabilera baxua dela eta. Kasu honetan, bideragarritasunerako ikerketa sakona ez egin izanak zoritxarreko emaitza ekarri du.

    Bestalde, Nafarroan, Alvia trenaren bitartez, hiriburu handiekin lotura zerbitzu ezin hobea daukagu. Gaur egun tren horrek funtzionatzen duen moduan esan daiteke hegazkinarekiko zerbitzu oso lehiakorra dela ibilbide ertainetan, Madril eta Bartzelona konbinazioetan hain zuzen ere. Ildo beretik autobiak eta autopistak, errepide sarea alegia, guztiz osatua dagoela esan daiteke, azpiegitura hauen hedatzea ez delarik behar. Hori guztia dela eta, Sustrai Erakuntza Fundazioak gaur egungo trenbidearen hobekuntza baten aukerak aztertu besterik ezin daitezkeela ulertzen du, ziurrenik inbertsio apal batzuekin egin daitezkeenak.

    Sustrai Erakuntzak burututako egitasmoaren garapenaren azterketa juridikoa

    Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroan egin nahi den AHT-aren egitasmoa aztertu du eta hiru jarduera judizial aurrera eraman ditu, Nafar Gobernuan eta gizartean azpiegitura honi buruzko analisia eta eztabaida egitera daramana:

    • Gobernuak administrazioarentzat egindako ikerketari buruzko informazioa jasotzearen aurrean jasotako ezezkoaren ostean, non eta AHT-aren onurak besterik aipatzen ez diren eta beraz, eragin ditzakeen kalte negatiboak agertzen ez diren,egitasmoari buruzko informazio gehiago jasotzeko eskaera judiziala. Ikerketa bere osotasunean jasotzeko erraztasuna ematen ez zaigunean, txostenaren alderdikeria nabaria dela pentsatzen dugu 1.
    • AHT-aren Iruñako geltoki berriaren proiektuaren gaineko helegitea, egitasmoa berriz ikusia izateko, parte hartze txikiarekin eta gardentasun gutxirekin egina izan baita. Enpresen eskaerari ordea, etxebizitzen eraikitzea %10ean igotzeko eskaerari alegia, erantzun nahi izan zaie nahiz eta bideragarritasun ekonomikoa hari-harian egon 2.
    • Nafarroako AHT-aren Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko Deklarazioaren iraungitze eskaera, 2004ean egin izan baitziren deklarazioak eta ez dira gaurkotuak izan. Gauzak horrela, egitasmoak ez du baldintza legala betetzen eta beraz indarrean dagoen legedia 3 ez luke beteko, Audientzia Nazionalak diktatzen duenaren esperoan.

    Hala, obra hauen hasiera, egoera juridiko irregular batean hasi dela uste dugu, agian egin ez daitekeen azpiegitura batean diru publiko kopuru handia xahutzen ari direla suposatzen dugu, behintzat orain dela 5 baino gehiago egindako proiektu baten parametroen barruan. 

    Ingurugiroaren gaineko inpaktuak eta eragin sozialak

    Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea azpiegitura honen eraikitzeak ingurugiroan eta gizartean eragingo dituen ondorioak gure lurraldean. Abiadura Handiko Trenak barrera efektua sortuko luke faunari eragingo liokeena, baita landa eremuan lan eta bizi den jendearen mugimendu eta lanetan. Efektu hori areagotua ikusiko genuke terreno berdinetan eta norabide berdinean azpiegitura ugariren baterako existentziagatik: abiadura handiko trena, tren konbentzionala, autobiak eta autopistak, errepideak, tentsio handiko linea, Nafarroako kanala…

    AHT-ak abereen bideetan ere arazoak sortzen ditu (Santiagoko bidea besteak beste), espezien arteko habitat desberdinen loturarentzat baita landa garapen eta turistikoarentzat garrantzitsuak direnak. Gaineratu beharra dago, ureztagarriak diren gaur egungo lurrak zatituko lituzkeela, Erriberako eta erdiko zonaldeko ureztatze asko birmoldatzera behartuz. Suntsitze eta zatiketa efektu hori habitat eta lurraldeko zati askotan gertatuko litzateke, non eta fauna eta florarengan eraso handia izango litzatekeen, ingurugiroaren ikuspegitik babestutako eremu ezagunak diren lekuak hunkituz. Azkenik, azpiegitura hau eraiki ezkero, azpimarratu beharra dago populazio batzuek soinu altuak eta bibrazioak jasan beharko dituztela, beraien bizi kalitatea gutxituko delarik.

    Baliabide ekonomiko eta teknikoen xahutzea

    Abiadura Handiko Trena Nafarroatik pasatzeak 1.957 milioi euroko inbertsioko gastu ekonomikoa dakar, antza denez Estatuko Gobernuak ordainduko lukeena etorkizunean. Kantitate honi Nafar Gobernuak ordaindu behar dituen 60 milioi euro baino gehiagoko zenbakia gehitu behar diogu, eskatu duen edo eskatuko duen maileguaren interesak kitatzeko. Azken kantitate hau beharrezkoa du bere gain dauden obrak egin ahal izateko, Iruña eta Castejon arteko zatia alegia.

    Xahutze guzti hau zalantzazko garai ekonomiko batean kokatzen da eta baita Nafarroan AHT-aren ibilbideak izango duen garapenaren gainean ere. Ez dugu ahaztu behar Estatuak, iparraldetik, hau da, Iruñatik euskal Y delakoaren arteko loturaren jarraipena egiteko ardura duela eta hegoaldetik, Castejondik Zaragozarainokoa ere. Bizi dugun krisi ekonomikoaren garaian, Iruña eta Castejon arteko lanak hasteak arrisku handia onartzea dakar, jakinda Estatuak oparoaldi ekonomikoan pentsatutako eta planifikatutako iparraldetik zein hegoaldetik egitekoak ziren AHT-aren loturak bertan behera uztea erabaki baitezake.

    Arrazoi guzti hauek direla eta, Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuari gaur egungo egoera berriz bidera dezala eta AHT-aren lanen baliagarritasun soziala, errentagarritasun sozio-ekonomikoa eta lurraldean eta ingurugiroan eragingo lituzkeen ondorioak aztertzea eskatzen dio. Hortaz, eta 2010ean Jose Blancok zioen bezala, “herritarrek ezingo lukete ulertu beraien ekonomia familiar eta pertsonalean indar bat egitea eskatzen zaienean sektore publikoak berdina ez egitea, eta gero eta azpiegitura gehiago eraikitzen jarraitzea, herriaren lehentasunak, gaur egun, beste batzuk direnean”.

     

    Sustrai Erakuntza Fundazioa
    Telefono zenbakia: 948 770 421
    sustrai@sustraierakuntza.org
    http://www.sustraierakuntza.org/

     

    1 Informazio gehiagorako web orrialde honetara jo: https://sustraierakuntza.org/recurso-por-la-denegacion-de-informacion-ambiental-del-corredor-navarro-de-alta-velocidad/.

    2 Sustrai Erakuntza Fundazioak gai honi buruzko informazio zehatza epe motzean emango du.

    3 Informazio gehiagorako web orrialde honetara jo https://sustraierakuntza.org/eu/abiadura-handiko-nafar-korridorea-ahta-auzitegi-nazionalean/.