Nafarroako trena eta AHTaren egungo egoerari buruzko hitzaldia, Tafallan

    es 16 Mar 2014 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Hitzaldiaren kartelaSustrai Erakuntza eta Tafallako Tren Geltokiaren Defentsarako Mugimendu Herritarra, Nafarroako trena eta AHTaren egungo egoerari buruzko hitzaldia emango dute Tafallan. Hitzaldia martxoaren 25an izango da, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Tafallako Kultur Etxean.

    Nafarroako Gobernu burugogor honek jarraitu nahi du eraikitzen AHTko linea berri bat, dagoenaren paraleloan, bakarrik Castejon eta Iruñerria artean. Horrek gastu itzela dakar eta txikizioa ingurumenerako, adibidez Plano Mendia eta Baldetinaren kasuak Tafallan.

    Gainera haien eskualdeetarako zerbitzu ematen duten Tafallako eta Castejongo geltokiak desagertuko lirateke ibilbide luzeko trenetarako. Horregatik, eta obrak hasi berriak daudenez, unea aprobetxatu behar dugu obren berehalako geldiera eskatzeko eta proiektuaren aldaketa egungo trenbidea egokitu ahal izateko.

    Hitzaldiaren titulua: “Trenaren egungo egoera Nafarroan
    Eguna: 2014ko martxoaren 25a, asteartea.
    Ordua: 20:00etan.
    Lekua: Tafallako Kultur Etxean.

    Hitzaldiaren kartela