NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU! manifestua

    es 1 Uzt 2011 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua

    Presentación del manifiestoSustrai Erakuntza fundazioak Nafarroa Bizirik Nahi Dugu! koordinakundearekin lankidetza harremanak estuak dauzka betidanik. Koordinakundea elkargune eta lana elkarrekin egiteko gunea da, nafarroan dauden ingurumenarekiko inpaktuen kontrako hainbat herri-plataformeendako. Koordinakunde kideak diren taldeek adostu dute hurrengo manifestua, eta Sustrai Erakuntzak ere bat egin du textuarekin:

    Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua

    Agiri hau aurkezten dugun herri eragileek lurralde antolaketaren gaineko oinarriak zeintzu diren islatu nahi izan dugu. Oinarri hauek egungo egoeraren analisi kritikotik sortu dira eta etorkizunean eman beharreko aldaketak  finkatzea dute helburu.

    Gizadiak ezagutu duen  krisialdi ekologikorik larrienaren aurrean aurkitzen gara, krisi ekonomiko eta sozial larriarekin batera. Lurrak ez ditu inoiz gaur egun pairatzen dituen presio negatiboak jaso izan. Are eta gehiago, zantzu guztien arabera presio hauek gora egingo dute datozen urteetan.Egia da kontzientzia ekologista indartu egin dela eta neurri batzuk hartzen ari direla, baina esfortzu hauek ez dira nahiko, gertatzen ari den ingurumenaren suntsiketa geldiarazteko. Aldaketa klimatikoa, baliabide naturalen bukatzea, eta ingurumenaren suntsiketa masiboa egungo testuinguruaren elementuak dira.

    Nafarroa ez dago errealitate honetatik at, eta bere bilakaera azken urteotan oso kezkagarria da. Espekulazio inmobiliarioak, azpiegitura erraldoien negozioak eta kontsumoa konpulsiboki bultzatzen duen eredu ekonomiko eta sozial batek egoera hau larritu egin dute, ingurumena orokorrean eta gure lurraldearen berare suntsiketa bultzatzen dugun herrialdea izatera eraman gaitu.

    Herritarren argudio ekologiko eta sozialen arrazionaltasunaren aurrean, kapitala eta bere zerbitzura dagoen jauntxokeriaren logika nagusitzen da. Itoitzko urtegia, Kastejoneko termikak, Goi Tentsioko Lineen egitasmoa, Baztango Aroztegiako edo Eguesibarko egitasmo urbanistiko-espekulatzaileak, AHT-ren egitasmoa , Hondakinen Plan berria errauskailuen proiektuak barne dituela, Bardeetako tiro poligonoa, Zilbeti eta Erdizeko harrobiak, Larra-Belagua, Pirineo arteko autobia, Sarriako presak eta ibaien egoera,haragiaren hiria, Yesaren haunditzea, Los Arcos-eko zirkuitoa, Zangituko poligonoa industriala Urdiainen, kutsadura elektromagnetikoa…guztietan gidoi bera errepikatzen da: nafarroako erakunde desberdinen babesarekin herri hauetan proiektu irrazionalak inposatzen dira. Horregatik, egitasmo guzti hauek gelditzea eta herritarren iritzia errespetatzea eskatzen dugu.

    Hau honela izanik, baliabide naturalak kudeatzeako modua eta lurralde antolaketaren inguruko  politikak errotik aldatu behar duela uste dugu. Hamabi puntu hauetan ingurumena zaindu eta lurralde antolaketa arrazional eta alternatibo baten oinarri garrantzitsuenak azpimarratzen ditugu.

    1. Ingurumenari dagozkion gai guztietan, informazio zehatza eta zorrotza egon behar du, egitasmo programa guztiek eskuragarri izan behar dutelarik( industriala, residentziala, energetikoa,…) baita sortu ditzazketen ingurumen inpaktuen azterketak ere.

    2. Eztabaida sozialaren prozesuaren bitartez parte-hartze markoak sortu behar dira, eskuragarri dagoen informaziotik abiatuta eta  alternatiba ezberdinekin kontrastea egiteko aurkera zabalduz. Ingurumenean eragin haundia duten proiektuek gizartearen gehiengoaren babesa izatea ezinbestekoa izango da, herritarrei duten iritzia adierazteko baliabideak indarrean jarriz, gizartearen erabakia loteslea izango delarik.

    3. Espekulazio inmobiliarioa errotik moztu, beharrezko diren neurri legalak indarrean jarriz, lurraren okupazio erresidentzial estentsiboari mugak paratuz eta errehabilitazio prozesuak lehenetsiz edo alokairua bultzatuz.

    4. Energia kontsumoa murrizteko planifikazio argia, ekoizpen eta kudeaketa sistema demokratikoa indarrean jarriz; energia aurrezte eta kutsadura murrizketa politikarekin konpromezu zorrotza.

    5. Inolako onura sozialek ez dakarten eta kostu ekonomiko eta ekologiko izugarria duten makro-azpiegitura eraikuntza lanen gelditzea.

    6. Hondakinen kudeaketa arduratsua egin behar da, sorreratik hondakinak murriztuz eta  erakunde publiko zein gizartearen inplikazioaz ber- erabilera altua  eta konpostaia bermatuko dituen tratamenduak bultzatuz.

    7. Gizartearen beharretatik urrun dagoen neurrigabeko kontsumo mailari mugak jarri. Kontsumo maila  honek gizartearen portaerari, baliabide naturalalak esplotatu eta ekoizteko moduari zuzenki eragiten die.Gehiegikeri publizitarioaren, elikagaien manipulazioaren edo prezioen abusuaren aurrean herritar defentsarako sarea osatzea.

    8. Uraren kultura berria bultzatzea, ura baliabide mugatua bezala oinarri hartuta eta ondare bezala kontserbatzea, bere kudeaketa eskaeraren kontrol politika batean sustatuz eta ez eskaintzarenean.

    9. Ondare kulturalak, materialak eta inmaterialak,  aniztasun kulturalaren islada eta aurreko belaunaldiko lotura eta jarraipen ildoa soposatzen du.Azken urte hauek oso txarrak izan dira bere  mantenu eta babesaren ikuspegitik. Gure ondarearen defentsarako ezinbesteko da berau kontserbatzea, ikerketa , babes neurri eta hedatze programekin.

    10. Nekazaritza tradizionala defendatu eta bultzatu, lurrari lotua, ekologikoa eta arrazionala, ekoizpen eta kontsumo marko zuzen eta bertakoak sortzen dituena, eta nekazariei errenta duinak bermatzen dizkiona. Herrien etorkizuna bermatzen duen nekazaritza, herritar kultura eta jakintzen transmisioa bermatzen duena. Elikadura subiranotasunaren eta agroekologiaren  oinarriekin bat egingo duena, eta nekazaritza produktibista, industrial eta transgenikoaren eragin kaltegarrien aurka egingo duena.

    11. Komunalen defentsa, ez bere kontzeptzio fisiko eta territorialean soilik, bertako komunitateek lurraldea zuzenki  kudeatu eta lurraldearekiko harremantzeko modu bezala ere.

    12. Babestutako espezie eta espazioak defendatzeko konpromezu irmoa, berauek defendatzeko legeen etengabeko urratzeari bukaera emanaz.

    Hau da, planifikazio demokratikoa, arrazional eta humanoa, proposamen guzti hauek barne bilduko dituena eta lurraldearen orekan oinarrituko dena, “oinatz ekologiko” positiboa bilatuko duena, azken urteotako lurralde antolaketa politikak sorturiko txikizioari erantzuteko helburuarekin.

    Agiri hau sinatzen dugun eragileak eraso guzti hauen atzean bi arrazoi nagusi aurkitzen direla argi dugu: herritarren eskubide sozialak eta ingurumena , hau da bizitza bera  etengabeko hazkundean oinarritutako gizarte baten aldarean sakrifikatzen da eta bestetik,  eredu ekonomiko, sozial eta medioanbiental hau bultzatzen duen botere ekonomikoekiko  Nafarroako erakunde ezberdinen morrontza, hau dela eta datorren maitzak 22-ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoek proposamen hauek bere gain har ditzaten eskatzen diegu.

    Nafarroan, 2011 maiatzak 18.

    – NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU KOORDINAKUNDEA.
    – AROZTEGIA ETA GERO… ZER?.
    – PLATAFORMA DE LA RIBERA + CENTRALES NO.
    – PLATAFORMA RIBERA POR EL TREN SOCIAL. NO AL TAV.
    – AHT GELDITU! ELKARLANA.
    – LARRA-BELAGUA ELKARTEA.
    – ARGA BIZIRIK.
    – ASOCIACION DE VECINOS/AS AFECTADOS POR EL PANTANO DE ITOIZ/ ITOIZKO URTEGIAK KALTETURAKO AUZOKIDEEN ASANBLADA.
    – BARDENAS YA! ASAMBLEA ANTIMILITARISTA.
    – SAKANA BIZIRIK.
    – GOI TENTSIOKO LINEEN AURKAKO PLATAFORMA/PLATAFORMA CONTRA LAS LINEAS DE ALTA TENSION.

    Presentación del manifiesto