Etxabakoizko AHTaren Planari Epaitegi Gorenean helegitea aurkeztua

    es 5 Mar 2012 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Etxabakoitz aldean egin nahi duten AHTren geltokiaren proiektuaren irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak Iruñeko tren geltoki berriaren inguruaren garapenerako Udalaz gaineko Eragineko Sektore Plana (UESP) dela eta, kasazio-errekurtsoa aurkeztu berri du Epaitegi Gorenean (Microsoft Word artxibategia, 38 Kb). Jardun judizial berri hau Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak (NJEG), 2012ko urtarrilaren 16an jaulkitako epaiak (PDF artxibategia, 122 Kb) eragin du. Epai horren epaitzan NJEGk Sustraik 2010eko azaroan jarritako administrazioarekiko auzien helegite (Microsoft Word artxibategia, 183 Kb) bat ezesten du. Sustraik ezarritako helegiteak AHTaren geltoki berria Etxabakoitzen ezartzeko Nafar Gobernuak onartu zuen UESParen aurka egiten zuen.

    Sustrai Fundazioaren ustez, emandako epaiak arau prozesalak hausten ditu, Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenean aurkezturiko eskaeretako batzuk erantzun gabe uzten baititu, kontraesanak baititu eta egiten dituen hainbat baieztapen ez direlako behar bezala arrazoitzen. 2007an UESPa jendaurrean egon zenetik 2010ean onartua izan zen arte eduki aldaketa esanguratsuak jasan zituenez, Sustrai Fundazioak jendarteak informatzeko eta parte hartzeko duen eskubidea ukatu dela uste du. Eskubide hauek Nazio Batuetan, Europar Batasunean, Estatu Espainiarrean eta Nafar Foru Erkidegoan jasoak daude. Hori dela eta, gure fundazioak UESParen indargabetzea eskatu zuen eta eskatzen du. Are gehiago, sektore plan horren interes publikoa justifikatzeke dago.

    Horretaz guztiaz gain, beste arautegi batzuen haustea laburtzen dizuegu jarraian:

    • Europako Uraren Zuzenbide Zuzentarauaren haustea (2000/60/CE zuzentarauaren 174. artikulua).
    • Kalitate akustikoaren helburuak ez betetzea (37/2003 Zarata Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretua).
    • Ur Legearen haustea (1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 25. artikulua).
    • Lurzorua kutsa dezaketen ekintzen gaineko eta lurzoru kutsatuen deklarazioari buruzko 9/2005 Errege Dekretuaren haustea.
    • Proiektuen Ingurumen Eraginaren ebaluazio legearen haustea, (1/2008 Legegintzako Errege-dekretua) sustatzaile den Nafar Gobernuak ez duelako inongo alternatibarik aurkeztu, ez eta beste batzuen artean zergatik aukeratu duen hori adierazi. Zentzu honetan daude 97/11 Zuzentarauaren eta 85/337 Zuzentarauaren 5.3 artikuluaren 4. tartekia.

    Ondorioz, Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak guk ezarritako helegitearen aurkako epaia eman badu ere, osatzen ari garen jendarte sareari esker, ez dugu nafarron laguntza eta babeserako eskubideen defentsan etsiko.

    Informazio zabalagoa eta proiektu honen inpaktuei buruzko txostena https://sustraierakuntza.org/impactos-ambientales-y-muchas-irregularidades-en-el-proyecto-de-la-nueva-estacion-del-tav-de-pamplona/ helbidean.

    Sustrai Erakuntza Fundazioa
    Telefonoa: 948 770 421
    Web orria: http://www.fundacionsustrai.org/
    Posta elektronikoa: sustrai@fundacionsustrai.org

    Etxabakoitz aldean egin nahi duten AHTren geltokiaren proiektuaren irudia