Eolikoen eta eguzki-poligonoen uholdea kritikatzen dugu ingurune naturalean

    es 12 Mar 2021 - Energia, Prentsa oharrak

    Behean sinatzen dugun erakunde sozial eta ekologistok gogor kritikatzen dugu eoliko- eta eguzki-poligonoen proiektu-oldea ingurune naturalean, Nafarroako Gobernuak informazio publikoan jarri duena. (Proiektu honi guztiari zure alegazio jarri dezakezu ere instrukzio hauek jarraitzen…).

    Une honetan, eoliko- eta eguzki poligonoekin lotutako 22 proiektu daude jendaurrean, eta gehienez ere hilabete geratzen da alegazioak aurkeztu ahal izateko.

    Horrela, Nafarroako Gobernuak parte-hartze publikoa murrizten eta ezabatzen duela uste dugu erakunde sinatzaileok. Legezko epean aurkeztutako proiektu anitzak aztertzea ia ezinezkoa izango da. Agian, Nafarroako Gobernuak lortu nahi du proiektu asko behar bezalako parte-hartze eta kritika sozialik gabe onartzea.

    Nafarroako gizartea antolatzen hasi da eoliko- eta eguzki-parkeen proiektu handien aurrean. Gure gizartea bizi dugun planeta- eta ingurumen-krisiaz jabetu da. Berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu behar dira, edo energia nuklearrarekiko dugun mendekotasunarekin amaitu. Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da gure energia-kontsumoa nabarmen murriztea, gure eraginkortasuna hobetzea eta, lehenik eta behin, modu arduratsuagoan energia ekoiztea industrialdeetan edo teilatuetan.

    Nafarroako gizarteak duela 25 urtetik onartu egin du landa-ingurunean berriztagarriak garatzea, baina uko egiten dio egungo eoliko- eta eguzki-poligonoen oldea onartzeari, honako arrazoi hauengatik:

    • NAFARROAK KONTSUMITZEN DUENA BAINO ELEKTRIZITATE GEHIAGO EKOIZTEN DUELAKO.
    • PAISAIAREN GAINEKO ERAGIN LARRIENGATIK.
    • BIODIBERTSITATEAREN KALTE HANDIENGATIK.
    • NEKAZARITZA-LURRAK GALTZEAGATIK.
    • ONDARE PUBLIKOA PRIBATIZATZEAGATIK.
    • ENPRESA HANDIEN INTERESAK BABESTEAGATIK ETA KONTSUMITZAILEEI EZ DIELAKO MESEDERIK EGITEN.
    • BIZITZA HOBEA SUSTATZEN EZ DUELAKO NAFARROAN BIZI GARENONTZAT.

    Behean sinatzen dugun erakundeak lanean jarraituko dugu gure lurraldea, ingurumena eta kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko. Proiektu pilaketa honi aurre egin eta Nafarroako Gobernuari horrela ez egiteko esango diogu. Berriztagarriak bai, baina ez horrela.

    Erakunde sinatzaileak:

    Asociación Lizarra Ciudad de Acogida, A Tomar Viento Esteribar, CGT, Ecologistas en Acción de Navarra, Ekologistak Martxan, ESK, Fundación Sustrai Erakuntza, Haize Berriak, LAB, Lurra, Mugarik Gabe, Salvemos el Perdón/Erreniaga Salba Dezagun, STEE-EILAS, Urbi Auzo elkartea.