
Duela hiru aste Sustrai Fundazioak Bortzirietan eta Malerrekan poligono eoliko berriak jartzeko enpresa baten mugimenduak ezagutarazi zituen. Bultzada irrazional desarrollista horri eusteko borondateak ez du amaierarik, antza. Horrela, Goizueta, Arano eta Hernani arteko triangeluan tamaina handiko poligono eoliko bat jartzeko asmoa ezagutu ahal izan dugu, Nafarroako zein Gipuzkoako eremuei eraginez. Bai proiektuaren dimentsioengatik, bai autonomia-erkidego desberdinei eragiten dielako, Madrildik egiten ari dira tramitazioak.
Jarraitu irakurtzen