Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat. Jarraitu irakurtzen
Egilearen artxiboa: sustrai
Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamen baten aurkezpena
Tren Publiko eta Sozial (PTS) bat behar dugu. Denontzako trena, edozertarako trena. X + Y. Testu honekin Sustrai Erakuntza Fundazioaren hurrengo astelehenean egingo dugun ekitaldira gonbidatzen zaitugu: Jarraitu irakurtzen
Bai Garoña eta baita ere Kastejongo zentral termiko ilegala eraistea eskatzen ditu Sustrai Erakuntzak
Nafar Gobernuak bitan eskatu du Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera, egun hauetan. Lehen alegazio bat aurkeztu zuen zentralaren ustiapenaren baimena berritzeko enpresak egindako eskaera ukatzeko. Eta aste honetan Españako Gobernuak zentrala ixteko hartu duen erabakia txalotzeko… Baina testu osoa irakurtzen jarraitu baino lehen, Ser katean egindako elkarrizketa hau entzun dezakezu (gazteleraz):
Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak AHTren plataforma berria eraikitzearen kontra eta egungo trenbide bikoiztearen alde
Hego Euskal Herriko administrazioen eta Sustapen ministerioaren AHTari buruzko bileraren kontura, Sustrai Erakuntza fundazioak gaztigatu du “egungo trenbidearen paralelo litzatekeen beste trenbide bat eraikitzeko asmoa” dutela. “Pertsona eta animalien pasa zailduko lukeen beste hesi bat”. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Plan Energetikoak Kastejongo zentral termiko ilegala ixteko eta eraisteko barnera dezala eskatu du Sustrai Erakuntzak
Nafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko Nafarroako Plan Energetiko Horizonte 2030ri buruz. Aipatutako planifikazio horretan aipatzen denez, Nafarroak energia berriztagarrien erabilpena nabarmenki handituko luke etorkizunean. Baina, proposatutako Planak ordea, indarrean mantentzen ditu Nafarroan erregai fosilekin energia elektrikoa sortzen duten instalazio handienak. Hots, Justizia epaitegi ezberdinek legez kanpokotzat jo dituzten instalazioak hain zuzen ere. Jarraitu irakurtzen
Elkarretaratzea: Trenari BAI, AHT-ri EZ. Non dago parte-hartzea?
Gaur arratsaldean elkarretaratze – prentsaurreko bat burutu dugu Iruñeko Carlos III Etorbidean, Diputazio eraikinaren aurrean. Bertan Prestazio Handiko Trena (AHT)-ren inposizioa salatu dugu. Ekitaldia Plataforma Ribera por el Tren Social No al TAV, Asociación Zona Media Por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde, AHT Gelditu Elkarlana, eta Sustrai Erakuntza Fundazioa taldeek deitzen zuten. Jarraian, zabaldu dugun testua, bideo bat, eta argazki batzuk daukazu… Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak epaia aztertzen du eta Aroztegia eta Gero Zer? hitzak bereak egiten ditu
Aroztegiako golf zelaia eta urbanizazioaren proiektua, Baztanen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du epai batean. Baina horrek ez du esan nahi proiektua bailarako ona izango denik, gure ustez. Proiektu zaharkitu bat da, beste garaikoa, adreilua eta azpiegituraren burbuila puzten ari zenekoa. Horrexegatik, orain gelditu behar dela uste dugu. Jarraitu irakurtzen
Ciberacción: presenta alegaciones a la línea eléctrica de alta tensión Comarca de Pamplona – Las Landas (Francia)
Se ha abierto un proceso on-line para alegar al proyecto europeo de línea eléctrica de alta tensión a 400 kV entre la zona de Iruñea (seguramente desde la subestación de Muruarte) y Cantegrit (Las Landas, Francia). Este nuevo proyecto insostenible afectaría a Iruñerria y los valles al norte, pero aun sin concretar: Ultzama, Esteribar, Erro, Baztan… En este artículo os animamos a que participéis (Sustrai Erakuntza ya lo ha hecho) presentando alegaciones de una manera simplificada. Hay plazo hasta este lunes 19 de junio. Jarraitu irakurtzen
Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestu berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa
“Nafarroa Bizirik Nahi Dugu” lelopean 2011an aurkeztu zen manifestuaren oinordekoa dena gaur aurkeztu dugu. Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin dugu ekitaldia, leku utzita eta degradatua, Prestazio Handiko Trenaren proiektua, bere geltokia eta izugarrizko urbanizazio bat egin nahi dutelako bertan. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak, eta Nafarroan gertatzen diren beste konfliktoak ere salatu dira. Ondoren manifestuaren testu osoa eta orain arte sinatu dutenen zerrenda… Jarraitu irakurtzen
Denunciamos al Gobierno por aprobar subvenciones al proyecto de Valdega anulado por los tribunales
Salvemos el Ega-Ega Bizirik, Sustrai Erakuntza y URBIZI denuncian el atropello de la Dirección General de Administración Local por aprobar las subvenciones para las obras de la Mancomunidad de Montejurra incluidas en el PSIS anulado por el Tribunal Supremo y sin esperar a las conclusiones del estudio hidrológico encargado por la propia Consejería y sin contar con concesiones de la CHE. Jarraitu irakurtzen