Arroizko biogas plantaren proiektuaren kontrako errekurtso judiziala aurkeztu dugu

    es 3 Uzt 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

    Sustrai Erakuntza Fundazioak Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako auzitegietan Ingurumeneko zuzendariaren azaroaren 12ko 1278E/2025eko erresoluzioaren kontra, zeinak Ingurumen Baimen-Bateratua ematen baitio AGR Biogás SA enpresari Arroizko herrian biogas planta bat ezartzeko. Prozedura judizial honek Nafarroan biometanizazio planten kontrolik gabeko hedapenari aurre egiteko xedea du, Nafarroako Gobernuko alferrikako moratoriak ez baitu hedapen hau gelditu.

    Askotan azaldu dugun bezala, Nafarroako Gobernuak onartutako ustezko moratoria ez da bere helburua betetzen ari. Moratoria honek ez zuen haren xedeen artean arau-esparru bat ezartzea planta mota hauen funtzionamenduaren balditzak definituko lituzkeena. Soilik urte bateko epea eman zuen tramitean zeuden planten egoera aztertzeko eta ongarritze organikoen arautegi bat ezartzeko zonalde kaltebeeretan.

    Gainera, moratoria honek ez ditu bere gain hartzen orain izapidetze-prozesuan dauen planta guztiak, izan ere, Arroitz eta Sesmakoak ez daude moratoria honetan sarturik. Hauxe da, hain zuzen ere, prozesu judizial hau hastera eraman gaituen arrazoia, Stop Biogas Arroniz Herri Plataformaren babesarekin.

    Izan ere, proiektuak planteatuta dagoen bezala aurrera egingo balu, Arroizko eta inguruko nekazaritza-lurren eta auzokideen osasuna jomugan jartzeko bermerik gabe eginen litzateke. Esan bezala, orain indarrean dagoen moratoriak ez baitu haren xedeen hartean planta hauen funtzionamendu baldintzen arautegi bat ezartzea, eta gainera ez du haren xede lasoak ere bete, alegia, nitratozko kutsadura bidezko zonalde kaltebeeretan ongarritze prozesurako arauak ezartzea.

    Eta honi gehitu beharko litzaioke Arroizko plantaren izapidetzean antzeman diren irregulartasun andana. Plantak nekazaritza lurzoru-azalera handia beharko lukeelako azken hondakina (digestoa) isurtzeko. Izan ere, planta honek urtean 137.754 tona hondakin ekoitziko lituzke eta 2.600 hektarea beharko lituzke hondakinok isurtzeko. Hala ere, xede horretarako aurkeztutako lurzatiek ez dute horretarako eskatzen diren baldintza guztiak betetzen; beraz, egokiak ez direnak baztertzen badira, 1.600 Ha inguru geratzen dira. Aipatutako hondakin kupurua isurtzeko azalera eznahikoa da hau, baldin eta lurzoruak kutsatu nahi ez badira.

    Hau gutxi balitz, proiektuak ez du zehazten zein izanen litzatekeen urte bakoitzean lehengai bezala erabiliko lituzkeen 140.000 tona hondakin horien jatorria. Hondakin hauek, izan abeltzaintza, nekazaritza, baina baita hondakin industrialak ere, urrundik garraiatu beharko lirateke eta, hortaz, erregai fosil kopuru handiak kontsumituko lirateke. Faktore hau aintzakotzat hartu beharko litzateke ustez energia berriztagarria sortzeko planta honen balantze energetikoan. Bestetik ere, ez da kontutan izan zenbat erregai fosil kontsumitu beharko litzateke digestatoak laboreetan barreiatzeko.

    Honengatik guztiagatik, eta aurreko zenbait prentsa-oharretan azaldu ditugun hainbat arrazoiengatik, ingurumenean eta pertsonen osasunean kalte handiak izan litzakeen proiektu baten aurrean gaude. Eragin hauek egoki aztertu beharko lirateke, eta honetarako beharrezkoa deritzogu benetako moratoria bat ezartzea. Azterketa eta erregulazio ezaren aurrean, behartuta ikusi dugu gure burua prozesu judizial tamalgarri honekin hasteko.

    Amaitzeko, Arroizko bizilagunak eta bertako plataforma zoriondu eta eskerrak eman nahiko genizkieke. Proiektu honek dituen irregulartasun guztien salaketa irmoekin aditzera eman dute herri mobilizazioa eraginkorra izan daitekeela ingurumena eta lurraldea deuseztatzen duten proiektuak gelditzeko. Jarrera honek borroka honetan modu ezberdinetan inplikatzera eraman ditu eta hau eragin negatiboak izaten ari da herri txiki honetako elkarbizitzan. Egiatan, errekutso judizial hau ezinezkoa liteke haien inplikazio eta babesik gabe.