Aroztegiaren aurkako mobilizazioengatik auzipetutako pertsonei elkartasuna adierazteko manifestazioan parte hartzeko deia egiten du Sustrai Erakuntzak

    es 23 Urt 2025 - Prentsa oharrak, Urbanizazioak eta golf zelaiak

    Otsailaren batean Iruñean eginen den manifestaziorako deia luzatu dute Aroztegia gelditu!-ko lurren defentsan dabiltzan bizilagunek. Sustrai Erakuntza Fundazioak bat egiten du haiekin eta bertan parte hartzeko animatzen zaituztegu. Horretarako hainbat arrazoi dauzkagu:

    1. Asmo espekulatibo eta merkantilista duen proiektu suntsitzailea da: 340 biztanleko Lekarozko herrian, 228 familia bakarreko etxebizitza, 4 izarreko luxuzko hotela eta golf zelaia egin nahi dute.
    2. Proiektu antidemokratiko eta inposatzailea da: herritarren borondatearen kontra egina. Haien iritzia ez da kontuan hartu. Eta, gainera, Nafarroako Gobernuak Baztango udalari eskumenak kendu dizkio. Horretako, UGEP erabili du, udalerriz gaindiko eragina duten planen figura juridikoa.
    3. Proiektu usurpatzailea da: nekazarien lurrak eta herri lurrak desjabetuak izan dira.
    4. Palacio de Arozteguia enpresak ilegalki jardun du: 2021ean baimen guztiak eduki gabe eta inpunitate osoz makinak sartu zituzten obrak abiatzeko.
    5. Palacio de Arozteguia enpresak errepresioa eta zigorraren bidea hartu du lurra defendatu dutenen kontra: herritarrek kanpaldi bat egin zuten obra hauen kontra agertzeko Aroztegiko eremuan bertan. Orain kanpaldi horretan parte hartu zuten 7 lagunek otsailean aste osoko epaiketa izanen dute. Akusazioen artean bortxa eta derrigortze delitu larriak eta talde kriminal izatea daude. Orotara 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko zigorra eskatzen zaie.

    Beraz otsailaren batean, 16:00etan, Iruñeko Epaitegian, denok kalera. Gure elkartasuna eta babes osoa auzipetuei erakusteko. Gure bultzada Lurraren defentsan han hemenka ari diren guztiei makroproiektu kapitalisten kontra. Gure oihu ozena Nafarroako Gobernuak behingoz enpresa handien eta inbertsio funtsen aldeko UGEP bertan behera utzi dezan.

    Aroztegiko lagunak, biba zuek! Aroztegia gelditu!

    LURRAREN DEFENTSAREN KRIMINALIZAZIOARI EZ! AROZTEGIA GELDITU,

    Horrela izango litzateke Aroztegiako proiektua.