Azken asteotan ikusi dugu nola Estatuko gobernutik, UPNren “bitartekaritzarekin”, eta Ayerdi jaunak Nafarroako Gobernuan gidatzen duen departamentutik, Nafarroan Abiadura Handiko Trena edo Prestazio Handikoa eraiki ahal izateko hitzarmen bat sinatzeko asmoak aurrera egiteko aukera erreala izateko bidea hartu duen.
Urtarrilean jada, Madriden sustapen ministroa eta kontseilariaren artean izandako bileran, ardi gelditu zen asmoak zein ziren, eta atzo berriz ere bildu ziren.
Sustapen Ministroa eta Ayerdi Kontseilariaren arteko bileran gertatutakoaren aurrean, hemen sinatzen dugun eragileak hurrengoa adierazi nahi dugu:
1. Nafarroak, behar eta eskatzen duen tren ereduaren inguruan, eztabaida eta azterlan serioa, zorrotza eta parte-hartzailea egin gabe jarraitzen du. Sozialki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria dena eta herritar zein merkantzientzat mugikortasuna bermatuko duena, hain zuzen ere.
2. Joan den urtean, Nafarroako Parlamentuan Mugikortasunaren inguruko Ponentzia bat martxan jarri zen, baina sei hilabete baino gehiago ditu bildu gabe. Geldialdi hau sintomatikoa da, eta gobernua babesten duten lau talde parlamentarioek serioski berrabiarazi beharko lukete, edo honen atzerapena herritarrei azaldu. Mugikortasun ereduaren inguruko eztabaidarako eremu garrantzitsua eta beharrezkoa dela pentsatzen dugulako, beste gaien artean trenaren erabilera eta eredua tratatzeko.
Honengatik, lehen bai lehen berriro martxan jartzeko eskatzen dugu, bere egutegia eta bertaratutako herritarren, elkarteen, teknikarien, ordezkari sindikalen, enpresarien,… zerrendarekin batera. Modu honetan ekarpen ahal bezain zabala izango duen ekoizpen kolektiboaren azterketa zorrotzaren ondorioz, 2018ko urrirako Nafarroak sozialki, ekonomikoki eta ingurugiroaren aldetik jasangarria den Mugikortasun Plan bat eduki dezan, non trenbide eredua plan horren zati garrantzitsuenetako bat izango den.
3. Gaur egun daukagun trenbide plataformatik aparte berri bat eraikitzea, Castejon eta Villafranca artean hasitakoari segida emanez, bai iparraldera zein hegoaldera, burugabekeria da. Bideragarritasun soziala, ekonomikoa zein ekologikoa ikertzen duen argitaratutako azterlan bakar bat ere ez edukitzetik aparte, Nafarroako Erdialdeko zein Erriberako, berez exkaxa den, trena garraiobide bezala erabiltzeko eskubidea urratzen du. Orain dela urte batzuk ematen ari den lanpostuen ezabapena eta geltokien itxierak, azkenengoa Tafallakoa, orain dela hilabete batzuk, gaur egungo trenbide zerbitzuak prekarizatu edo zuzenean ezabatzen ditu.
4. Iruñeko trenbide saihesbidea ezabatzea eta Etxabakoitzen geltoki berria eraikitzea ez dira AHTa eraikitzeko arrazoia, burbuila espekulatzailea mantendu eta garatzeko aitzakia baizik, guztion diruarekin bakar batzuk etekina ateratzeko. Gogoratu behar da proiektatutako geltokiaren inguruan hainbat etxebizitza eraiki nahi dira, eta beste azpiegitura urbanistiko ere.
Berriozarrek problematika historikoa dauka eta beharrezkoak eta bideragarriak diren irtenbideak gauzatu behar dira. Europako beste tokietan egiten den bezala, AHTa bezalako proiektu erraldoiak egin gabe. Eta gauza bera gertatzen da ere Etxabakoitz auzo ahaztuarekin.
Gainera, gaur egungo saihesbidearen ezabatzeak ez du arazoak konponduko. Ororbia, Arazuri, Iza edo Aldaba bezalako herriei pasatuko zaie oraingo arazoak, eta egia hau nahita ezkutatzen da.
5. Ez da lehentasunezkoa hitzarmen bat sinatzea. Nafarroatik eta Nafarroan zehaztu behar da zein eredu behar eta nahi dugun, eta behin eredua zehaztuta sinatu genezake Estatuarekin hitzarmen ekonomiko berri bat. Orain, trenbide eredua definitu gabe, hitzarmen berri bat sinatzeak, zuzenean UPN/PSOEren AHTaren proiektu zaharkituarekin jarraitzea erran nahi du. Erabaki garrantzitsu eta bidegurutze historiko baten aurrean gaude. Beharrezkoa da Nafarroak behar duen trenbide ereduari buruz eztabaidatzea eta erabakitzea. Espainiako eredua AHT/PHT edo Europako eredua, Alemania, Suiza, Austria, e.a. modukoa. Trenbideak eta geltokiak jendeengandik urruntzen ditugu, Tafallako geltokia ezabatzen dugu, edo beste gisa trenbide egituratua planteatzen dugu Europan bezala.
Komunikatua sinatzen dugun taldeok:
- Plataforma Ribera por el Tren Social. No al TAV.
- Asociación Zona Media Por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde.
- AHT Gelditu Elkarlana.
- Sustrai Erakuntza Fundazioa.