Esklabo egiten gaituen Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sustrai Erakuntzak

    es 11 Ots 2025 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Sustrai Erakuntza Fundazioak bat egiten dugu, larunbat honetan, otsailaren 15ean, 12:00etan, Diputaziotik AHT Gelditu Nafarroak antolatutako manifestazioarekin. Honako leloa du manifestazioak: “AHTak esklabo bihurtzen gaitu. progresoaren k-AHT-eak hautsi”

    Duela gutxi, AHTren obretako langileen eta jasaten dituzten lan-baldintza basatien testigantzak ezagutu ditugu. Egoera jasanezi honek orain arte 12 heriotza eragin ditu Euskal Herri osoan. Gure elkartasun osoa haiekiko.

    Gobernuen eta aliantza “aurrerakoien” diskurtso ofizialaren aurka, AHT ez da aurrerabidea. Esplotaziora eta lan-esklabotzara itzultzea da. Diru publikoa xahutzea eta oinarrizko gizarte-premiak ukatzea da, etxebizitza milaka pertsonari ukatzen baitzaie. Elikatu behar gaituen lurralde emankorra suntsitzea da. Ibilgailu pribatua ordezkatuko duen tren sozial publikoa ukatzea da. Herriaren borondateari makroproiektu bat inposatzea da.

    Esklabo egiten gaituen AHTren alde erabakitzen dutenen aurrean, mobilizazioa.

    Cortesetik, Fiterotik eta Castejondik Ziordiaraino, ez AHTra! Bai tren publiko, sozial eta iraunkorrari!