2024ko NEE/TEN jardunaldiak: Desazkundean hazi, inork kontatu ez dizuna

    es 8 Urr 2024 - Energia, Tentsio altuko linea

    Nafarroako Energia Eraldatzen/Transformando la Energia de Navarra NEE/TEN poligono berriztagarri handien garapen ereduaren aurkako kolektiboen koordinatzaileak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia egin du. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartu ahal izango dugu, ikuspegi plural, kritiko, ekologiko eta soziala oinarri hartuta.

    Berotze globalaren ondorio gero eta nabarmenagoek berotegi efektuko gasen emisioak azkar murriztera behartzen gaituzte, bai eta arintzeko eta egokitzeko estrategiak ezartzera ere. Erregai fosilak ordezka ditzakeen energia-eredu berriztagarri baten ezarpena motelegi doa emisioak murrizteko dugun premia larrirako, eta, aldi berean, ingurumen eta gizarte inpaktu handiak eragiten ditu. Baina, gainera, gabezia nabarmenak ditu, eta zalantzan jartzen da beronen eraginkortasuna, jardunaldi hauen aurreko edizioetan aztertu genuen bezalaxe.

    Honela, emisio horien benetako murrizketa lortzeko eta klima-aldaketaren inpaktu handiagoak saihesten saiatzeko, beharrezkoa da gizartearen energia kontsumoa eta materialen murrizketa martxan jartzea. Jardunaldi hauetan kontsumo hauek murrizteko dauden benetako aukerak aztertuko ditugu, baita horretarako ezar daitezkeen estrategiak ere. Beraz, Desazkundearen teoriak egungo sistema ekonomikoa hobetzeko eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu.

    Jardunaldietan 4 hitzaldi (bi hitzaldi egingo dira egunero), tailer bat eta erakusketa bat ikusteko aukera izanen dugu. Urriaren 21etik 24ra bitartean egingo dira Civivox Condestable (Kale Nagusia 2, Iruñea) eta Plazara! (Kale Nagusia 31, Iruñea) aretoetan. Jorratuko ditugun eremuetan erreferentziazko pertsonek esku hartuko dute, eta haien begirada pertsonala, plurala eta zientifikoa eskainiko dute. Hitzaldiak online jarraitzeko aukera ere egongo da, sare sozialen bidez argibide gehiago emanen direlarik. Jardunaldietako hizlariak, datak eta lekua honako hauek izango dira:

    Urriaren 21ean, astelehena, 18:00etatik aurrera, Civivox Kondestableko beheko solairuko ekitaldi-aretoan:

    Zer jango dugu gaur? Elikadura arazo gisa, eta elikadura etorkizun desiragarri baterako gako gisa. Ivanka Puigduetarekin. Valentziako Univesitat Politeknikoko Nekazaritzako Elikagaien Zientzietan doktorea, Ingurumen Zientzietan eta Geomorfologian masterra. Informazio gehiago.

    Klima-aldaketa kontsumoaren ondorio gisa. Julen Rekondorekin. Ingurumen dibulgatzailea eta Ingurumeneko Sari Nazionala. Informazio gehiago.

    Urriaren 22an, asteartea, 18:00etatik aurrera, Civivox Kondestableeko beheko solairuko ekitaldi-aretoan:

    Liburu aurkezpena: Decrecimiento: del qué al cómo. Propuestas para el Estado español. Luis González Reyesekin. Zientzia Kimikoetan doktorea. Ekologismoarekin, ekonomiarekin eta pedagogiarekin lotutako gaiak lantzen ditu. Garuako bazkidea, FUHEMeko hezkuntza ekosozialeko arduraduna eta Ekologistak Martxan taldeko kidea da. Informazio gehiago.

    Desazkunderako proposamentak premiazko baikortasun batetik. June San Millán Garcíarekin. Zuzenbidean lizentziaduna, REAS Nafarroako langilea duela 5 urtetik, eta kontsumoaren botere eraldatzailearen zalea. Informazio gehiago.

    Urriaren 24an, osteguna, 18:00etatik aurrera Plazara! Gizarte Etxeko lehen solairuko “Plaza de Mayo” aretoan:

    Nafarroan dauden Desazkunderako aukerak aztertzeko tailerra. Sustrai Erakuntza fundazioko kideen eskutik. “Zer egin Desazkundearen aurrean? Datozen hamarkadetako Nafarroako gizartearentzako proposamenkoadernoaeztabaida-dokumentuan egindako proposamenetan sakontzen saiatuko gara. Informazio gehiago.

    Jardunaldiak HAMAIKA erakusketarekin batera etorriko dira, lur honetan bizi den edertasun infinituaren inbentarioa. Diziplina anitzeko proiektu artistikoa da, eta landa-lurraldea sinbolikoki birjabetzea du helburu. Etxalarren hasi zuen ibilbidea proiektu honek, indarkeria administratiboari eta industria berriztagarrien jarduera kriminalari erantzuteko. Informazio gehiago.

    Hamaika erakusketa urriaren 21etik 31ra izango da ikusgai, Plazara! Gizarte Zentroko sarreran (Agora plaza), zentroaren ohiko ordutegian.