Elikadura Subiranotasunaren aldeko Manifestua sinatu dugun 150 entitate baino gehiagoren artean, Nafarroarako beste nekazaritza eta abeltzaintza eredu bat aurrera eramateko proposamenekin, datorren larunbatean, apirilak 27, 17:30ean Iruñeko Baluarte plazatik egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu.
Pasa den apirilaren 17an, Nekazari Borrokaren Munduko Egunean, Nafarroako dozena bat nekazaritza-erakundek deitu zuten manifestaziora, elikagaien subiranotasunaren alde eta une honetan indarrean dagoen nekazaritza/abeltzaintza/industria ereduaren aurka.
Sustrai Erakuntzak elikadura burujabetzaren, energia burujabetzaren eta herri burujabetzaren aldeko apustua eta konpromisoa du, eta hauek lurraldea, landa ingurunea, biodibertsitatea, pertsonen osasuna eta ingurumena zaintzen dituen elikadura ekoizpenaren eredu bakarra lantzen eta defendatzen duten pertsonen eta kolektiboen borrokaren eta konpromisoaren parte dira, makrogranjen, estraktibismoaren, energia berriztagarrien proiektuen inposaketaren, langileen lan baldintza txarren eta biodibertsitatearen suntsipenaren aurrean.
Horregatik, Sustrai Erakuntzak Elikadura Burujabetzaren aldeko Manifestua sinatu du eta larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.