Berriki Nafarroako Gobernuaren lehendakariorde Manu Ayerdik ondokoa esan du: “Gobernu hau Bruselasen egon da, eta publikoki ezagutzen ez den jarduketa pribatu handia egin izan du”. Barkosek zein lehendakariordeak aitortu dute Europar Batasunaren Garraio komisariotzarekin batzartu direla Zaragozarainoko Euskal Y-aren adarra atlantikoko korridorean txertatzeko.
Hainbat komunikabideren arabera, Nafarroako Gobernuaren lehendakari Uxue Barkosek Espainako Gobernuaren presidente Pedro Sanchezi eskutitz bat bidali dio “premia handiko” gai batzuei buruzko hainbat hausnarketa partekatzeko. Hortaz, eskatu egin dio bilera bat premiazko gai horiek jorratzeko, besteak beste, Prestazio Handiko Trenaren ingurukoak.
Deigarria da oso Nafarroako Gobernuaren sekretismoa eta urgentzia edonola Nafarroan AHT/PHT-a ezartzeko. Eta deigarria diogu pasa den maiatzean nafartarrok jakin izan genuelako Adifek (Sustapen ministeriopeko tren azpiegituretarako enpresa kudeatzailea) AZVI enpresari adjudikatu ziola Peralta eta Erriberri arteko Abiadura Handiko Trenaren plataformaren eraikuntza.
Egoera bitxia da:
- Nafarroako zatia egiteko Enpresa adjudikaziodunak, ustelkeriarekin lotuta dagoena hainbat informazioren arabera, aurrera jarraitzen ditu Peralta eta Erriberri arteko AHT-ren lanak. UDEF Delikuentzia Ekonomiko eta Fiskalerako Unitatearen ustez, 2001 eta 2012 artean enpresa talde batek 12.000 miloi euro jaso omen zituen administrazio publiko ezberdinek emandako kontratuen bidez.
- Nafarroako, Errioxako eta Soriako zenbait udal ari dira eskatzen Kastejon (Nafarroa) eta Soria arteko trenbidea berriz ere martxan jartzea, 1996an itxi egin zena. Udalek zerbitzuen falta salatzen dute.
- Duela bi aste, UPN-ek Espainako Aurrekontuen aldeko botoa iragarri zuen, eta horren truke, aurrekontuetan mantentzen zen 2.667 miloiko diru-partida bat, Abiadura Handiko Trena martxan jartzeko 2023rako.
- Aurreko gertaerekin batera, egungo Nafarroako Gobernuak dio, alde batetik, Bruselasen “jarduketa pribatuak” egin izan dituela, eta bestetik, Espainako Gobernuaren presidente berriari eskutitz bidali diola “premiazko gaiak” lantzeko bilera bat eskatuz, esate baterako, Prestazio Handiko Trena.
Urliak Prestazio Handiko Trena esanen du, Sandiak Abiadura Handiko Trena eta Berendiak Abiadura Handiko Espainarra. Guztiek gauza bera saltzen dute: Nafarroarentzat “tren moderno bat” eta geltoki berri bat Etxabakoitzen. Izenak izen, ezin argiago gelditzen ari da nola alboratzen diren Nafarroako herritarren beharrak eta erabakiak.
SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
www.fundacionsustrai.org – www.sustraierakuntza.org
sustraierakuntza@gmail.com