Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamen baten aurkezpena

    es 7 Ira 2017 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Aurkezpenako kartela...Tren Publiko eta Sozial (PTS) bat behar dugu. Denontzako trena, edozertarako trena. X + Y. Testu honekin Sustrai Erakuntza Fundazioaren hurrengo astelehenean egingo dugun ekitaldira gonbidatzen zaitugu:

    Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamen baten aurkezpena
    Irailaren 11an, astelehena, arratsaldeko 18:30tan.
    Civivox Condestable (Kale Nagusia 2, Iruñea).
    Beheko solairuko Areto Nagusian.

    Irailaren 11an, astelehena, arratsaldeko 18:30tan, Iruñeko Civivox Condestableren Areto Nagusian, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarendako bere Tren Publiko eta Sozial baten proposamena aurkeztuko du. Egindako lana orain dagoen trenaren hobekuntzan datza.

    Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide sostengarria, herritarra eta demokratikoa delako. Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomiko eta energetikoen xahutzaile da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat.

    Gure herrien orainak eta etorkizunak Tren Soziala behar dute Abiadura Handiko Trena edo Prestazio Handiko Trenaren inposaketaren ordez. AHT/PHT-a elite ekonomikoei onura egiten dien tren eredu bat baino ez da, baliabide naturalak, ingurumenekoak eta nekazaritzakoak kaltetzen dituena.

    TREN PUBLIKO ETA SOZIALA (TPS)
    X + Y
    DENONTZAKO TRENA
    EDOZERTARAKO TRENA

    Aurkezpenako kartela...

    Y mientras llega el día, puedes ir leyendo algunos de los documentos en los que nos hemos basado para realizar la propuesta. Porque nos apoyamos en el trabajo previo de otros movimientos sociales!!

    Oraingo trena Sakanatik