Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle talde batek Prestazio Handiko Trenaren euskal zatia (AHTren Euskal Y-a) proiektua aztertu du. Txostenak AHTren errentagarritasun eza eta ingurumenari egiten duen kalteak ondorioztatzen du, beste ondorio batzuekin aurrerago ezagutuko duzuenak. Orduan, beraiek ere AHTak itotzen gaituela esaten dute!! (bai ingurugiroa, bai ekonomia…).
Txostenaren mamia ezagutuko duzu hurrengo astelehenean Iruñean, egilearen baten hitzetan David Hoyos. Davidek hitzaldi bat emanen du astelehen honetan, martxoaren 27a, arratsaldeko 19:00etan, Civivox Condestableren 2. solairuko Hitzaldi Aretoan (Nagusi Kalea 2, Iruñea).
Berarekin batera Sustrai Erakuntzaren kide batek ere sarrera txiki bat eginen du eta Nafarroako AHTren oraingo egoerari buruz hitzegingo du. Eta ekitaldian ELA eta LAB sindikatuen ordezkariak ere egonen dira, beraiek bultzatu duelako txostena.
Hemendik aurrera ELA sindikatuak egindako txostenaren laburpena uzten dizuegu. Txosten osoa jaisteko eta hori buruzko ELA eta LABeko informazio gehiagorako loturak ere jartzen dugu bukaeran.
Txostenaren laburpena:
Txostenaren egileek Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak EAEn bultzaturiko egitasmo hau interes orokorraren aurka doala azpimarratu dute. Ekopolen iritziz, proiektu hau ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ostean –ekonomikoa eta soziala, lurraldeari buruzkoa, politikoa, energetikoa eta kulturala– agerian geratzen da Euskal Y-a ez dela errentagarria; izan ere, linearen ustiaketak emango dituen diru-sarrerak sekula ez dira nahikoak izango eraikitze kostua osatzeko. Bestalde, zerbitzuaren kostu aldakorrak ere osatuko ez direnez, euskal Y-aren ustiaketa komertzialak defizita emango du, hots, etengabeko laguntza publikoak beharrezkoak izango dira funtziona dezan.
Baieztapen hauen oinarria da, batetik, garraio-azpiegiturei buruzko ebaluazio ekonomikoak eman duen ebidentzia zientifiko gero eta handiagoa; bestetik, baliabide publikoen erabilera fiskalizatzen duten hainbat herri-erakunderen irizpenak. Europar Batzordeak zein Frantzia, Portugal eta Espainiako Kontu-Auzitegiek ohartarazi izan dute abiadura handiko inbertsioen finantza-egoera “jasanezina” dela, eta analisi zorrotza galdegin dute etorkizuneko proiektuen errentagarritasun sozial eta finantzarioari buruz.
Gainera, tren lasterra garestia da eta, horrenbestez, errenta altua duten pertsonek soilik ordain dezakete. Eskura daukagun ebidentziak erakusten du ustiaketa kostuak osatzeko gauza ez den linea -euskal Y-arekin hala gertatuko dela uste dugu- zerga bidezko transferentzia bat dela gizarteko multzo txiroenetatik aberatsenetara. Hots, herri-erakundeak sustatzen ari diren inbertsioek areago egiten die mesede errenta altuei eta, horrela, aberatsen eta pobreen arteko arrakala soziala gero eta handiagoa da.
Ingurumen analisiari dagokionez, Ekopol-ek azpimarratzen du AHTko inbertsioa ez litzaiekeela herritarrei saldu beharko politika berdea bailitzan. Garrantzitsua da nabarmentzea Euskal Y-a eraikitzeak ingurumeneko hainbat kontutan eragiten duela (habitat zatikatua, bioaniztasuna, lur emankorraren okupazioa, eragin bisual eta paisajistikoa, zarata, bibrazioak, etab.), eta txostenak ondorioztatzen du –baita bidaiari eta merkantzien demandari buruzko agertoki baikorrenetan ere– euskal Y-ak ez lukeela CO2rik aurreztuko 100 urte igaro baino lehenago, ezta energiarik ere 55 urte pasa arte.
informazio gehiago ondoko luturetan:
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan (Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioa)
Ainhoa Etxaide: “Ez da egia AHTa atzera bueltarik ez duen proiektua denik; ez dago egina” (LAB)