Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du

    4 Ots 2013 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

    Imagen de una incineradoraAste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean:

    NJEGak “prozedura akatsengatik eta, batez ere, 10/1998 Hondakin Legearen 4. sailaren 5. artikulua urratzeagatik, Sakanako Mankomunitateak ezarritako administrazioarekiko auzia funtsean onartzen du, NHKPa efekturik gabe utziz”. Alde batetik formazko irregulartasun bat onartzen da, martxoaren 22ko Ingurumen Babeserako Esku Hartze 4/2005 Foru Legeak eskatzen duenak ez bezala, Ingurumen Eraginen Estudioaren eta Ingurumen Eraginen Deklarazioaren artean lau hilabete baino gehiago igaro zirela.

    Baina oinarrizko kontua errauskailu edo hondakinak ezabatzeko plantan bertan datza. Auzitegi Nagusiak Hondakinen 10/1998 legean oinarritzen du epaia eta horri buruz estatu zein europar jurisprudentzian. Horietan zehazten da, erkidegoaren hondakin planetan hondakinak ezabatzeko toki eta azpiegitura egokien zehaztapenak jaso behar direla. Eta gaineratzen da azpiegitura horien kokapena ezin dela ekimen pribatuen esku utzi. Hori da hain zuzen ere, gaur egun Olaztiko Cementos Portlanden errausketa proiektuarekin gertatzen ari dena.

    Baldintza hori betetzea funtsezkoa da herritarren osasuna eta ingurumena babesteko eta horretarako ezinbestekoa da organo eskudunak, hots, Administrazio Publikoek, azpiegitura horiek non kokatuko diren jakitea eta erabakitzea, azken horiek zer nolako eragina izango duten aztertzeko eta kontrolatzeko. Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Planak ez du puntu hori aintzat hartu eta horrexegatik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu du NHKDI. Ez da nahikoa errauskailurako toki potentzialen mapa bat aurkeztea ezta ingurumena eta osasun publikoa babesteko asmo onen aitorpenak aurkeztea ere. Plan berria egin eta errauskailuaren kokapena zehaztu beharko litzateke eta hori Nafar Gobernuari dagokio.

    Sakanako Mankomunitatearekin batera, helegite honen demandatzailea den irabazi asmorik gabeko Sustrai Erakuntza erakundeak, bere ekimenen sustapenean laguntzen duzuten nafar guztien eskuzabaltasun eta elkartasuna eskertu nahi dizue. Esker mila zuei guztiei. Zuen laguntzari esker Sustraik lanean jarraituko du lurraldeak jasaten dituen mehatxuen aurrean eta ingurumenaren defentsan.

    Ebazpena bera atxikitzen dugu (PDF artxiboa, 255 Kb), eta baita ere ebazpenaren laburpen bat, erraz ulertzeko (PDF artxiboa, 111 Kb).

    Sustrai Erakuntza Fundazioa
    Telefonoa: 622 18 19 69
    Helbide elektronikoa: sustrai@sustraierakuntza.org
    http://www.fundacionsustrai.org/