Nafarroako abiadura handiko trenaren lotura-proiektuaren errentagarritasun sozialari buruzko txostena

    2 Aza 2011 - Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

    Txostena aurkezpenaren prentsaurrekoaGaur, 2011ko azaroak 2, Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa aurkeztu du. Lan hau Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart (EHU-UPV) ikerlariek egin dute. Textu barruan ainbat dokumentu deskargatu dezakezu (tartean txostena), baina eskema era duen laburpen hau gomendatzen dugu (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik).

    Ikerketa honen dokumentu nagusiak (txostena bera) gure web gunean ikusi eta deskargatu daiteke www.sustraierakuntza.org, eta egileen www.ekopol.org ere (pdf, 1,7 Mb). Txostena gaztelainaz dago bakarrik, barkatu eragozpenak. Txostenaren euskerazko laburpen bat daukagu ere gure webgunean www.sustraierakuntza.org (pdf, 166 Kb), epub (74 Kb), eta eskema era duen laburpen bat (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik). Azkenik, proiektatzeko aurkezpen bat dago ere egileen www.ekopol.org webgunean (pdf, 1,1 Mb).

    Ikerketa honen beharra:

    Nafarroako AHTren lehenengo lanen hasiera dela eta, proiektuaren justifikazio tekniko eta ekonomiko gabeziaren aurrean aurkitzen gara.

    Adibidez aipatu ditzakegu, proiektuaren bideragarritasuna bermatzen dituzten bi ustezko ikerketa ofizial. Lehenbizikoa, 1999an Sustapen Ministerioak sustatu zuen “Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eskakizun eta errentagarritasun ikerketa” izenburupean. Ikerketa honen Administrazio bultzatzaileari zerbait ez zaio gustatzen, inork ez baititu bere ondorioak ezagutzen eta kaxoi batean gorderik egongo da, bere argitalpena eskatua egon arren.

    Bigarren ikerketa Nafarroako Gobernuak MECSA enpresari enkargatu zion txostena da eta duela urte bat aurkeztu zen, ibilbidearen ikerketa informatiboak onartu baino sei urte beranduago. Berandu eta gaizki egina, AHTren onurak bakarrik biltzen zituen ikerketa baitzen. Nafarroako Gobernuak AHTren kostuak aztertzea ukatu zuen eta besteek egitea eragotzi. Mezua garbia zen: AHT edozein preziotan egin behar da. Azkenean argitaratu zutena titularrak besterik ez ziren izan. Azterketa honetan erabilitako iturriak ez dituzte sekulan azaleratu. Honi dagokionez, gogorarazi Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak, Sustraik Nafarroako Gobernuaren kontrako helegite bat ireki duela, ingurumen informazioaren eskuratzeko eskubideak ez betetzeagatik, europar zuzentarauak babestuak.

    Horrela ba, Nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa argitalpenak ez egotearen aurrean, nolabait Sustraitik gaur aurkezten dugun lana bultzatzera derrigortuak ikusi gara, AHTren sustatzaileen administrazioak egin beharko luketena.

    Datorren asteazkenean, azaroak 9, hitzaldi bat eskeiniko da ikerketa honen edukiari buruz. Iruñeko Golem-Baiona Zinean izango da, arratsaldeko 7.30tan.

    Prentsaurreko editatu gabeko argazkiak eta audioa:

    1. Argazkiak: 1 (jpg artxiboa , 5,1 Mb), 2 (jpg artxiboa, 5,0 Mb).
    2. Audio (mp3 artxiboa, 9,8 Mb, 42 minutu).

    Kontaktuak:
    Sustrai: 948 77 04 21
    Egileak: 639 391 854 (Alejo)

    Sustrai Erakuntza Fundazioa
    http://www.sustraierakuntza.org/

    [Gaztelainazko prentsa oharran datu gehiago daude. Barkatu eragozpenak.]

    Txostena aurkezpenaren prentsaurrekoa, argazki 1

    Txostena aurkezpenaren prentsaurrekoa, argazki 2